Irailaren 20tik urriaren 1a bitarte antolatu dute Donostiako Zinemaldi alternatiboa; zinema, gozamena, kritikotasuna eta aldarrikapena uztartzeko asmoz. Hiriko hainbat gunetan izango dira emanaldiak. Aurtengo edizioa, gainera, Iñigo Muguruzari omenaldia egiteko baliatuko dute.
2006an egin zuten lehen aldiz Zinemaldi Alternatiboa, Donostiako Parte Zaharrean. 2010ean berrartu zuten proiektua eta orduz geroztik hainbat gune autogestionatu eta espazioetan eskaini dira dokumentalak, laburmetraiak eta pelikulak: Kortxoenea, Txantxarreka edota Kijera gaztetxeetan, Firestone lantegi berreskuratuan, Itsas Gain Zentro Sozial Okupatuan, Arrano euskara elkartean...
Donostia "zinema plato erraldoi" bilakatu dutela azpimarratu dute antolatzaileek: "kapitala zuzendari eta produktore, hiriko mandazainak kamara-laguntzaile, eta herritarrak figurante huts, otzan eta mutu beti ere". Eredu horren aurrean, eztabaida, kritikotasuna eta begirada propioa eskaini nahi dute Zinemaldi Alternatiboarekin. Horregatik, egitarau oparoa antolatu dute:
Ostirala, 20. Letaman gaztetxea (Intxaurrondo): Poble Rebel dokumentala, Katalunia disidentearen historia 73tik. Ondoren solasaldia Kataluniako egoeraren berri zuzena duten lagunekin.
Astelehena 23. Kijera gaztetxea (Parte Zaharra): Precaristas, Kanaria Handiko etxebizitzaren egoerari eta Sindicato de Inquilinas de Gran Canariaren antolakuntzari buruzko dokumentala.
Asteartea, 24. Marruma elkartea (Gros): Joxean's Hil Eben eta Ataun Of The Dead filmak. Marruma Kulturalak ekimenaren baitan.
Asteazkena, 25. Marruma elkartea (Gros): Napardeath filma. Marruma Kulturalak ekimenaren baitan.
Osteguna, 26. Kijera gaztetxea (Parte Zaharra): Tot Inclós dokumentala, Turismoaren kalteak eta ondorioak Balear Irletan. Bizilagunekin plataformaren eskutik.
Ostirala, 27. Txantxarreka gaztetxea (Antigua): LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala + Iñigo Muguruzak zuzenduriko NAHIA laburmetraia.
Igandea, 29. Firestone (Añorga): Bide zuzena, ibilbide OKERRAK dokumentala, Gasteizko LGTBQ mugimendua 1993-2018. Ondoren solasaldia zuzendariarekin eta Harroko kideekin.
Urriak 1. Txoko Internazionalista (Egia): Komite Internazionalen eskutik, Yallah Yalla dokumentala, Ondoren solasaldia Cristian Pirovano zuzendari argentinarraren eskutik.
Aurten antolatzaileek omenaldi berezia egin nahi izan diote zendu berri den Iñigo Muguruzari. Irailak 27an Txantxarrekan, Muguruza elkarrizketatua den "LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian" dokumentala eskainiko dute. Aurretik, gainera, Muguruzak berak zuzendutako NAHIA laburmetraia ikusiko dute bertaratutakoek.
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.
Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]