Hamaika korapilo


2007ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kurdistan carpet. Karlos Zurutuza.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Istanbulgo erdigune turistikoan sarri ikusten dira alfonbraz estalitako autoak. Kanpotarrok pentsa genezake autoa kiskal ez dadin paratu dituztela. Helburua, baina, oso bestelakoa da: zetazko artelanak eguzkipean zaharkitzea. Urtebete baino ez duenari 50 gehitzen dizkio saltzaileak, eta prezioa neurri berean igotzen da horrela.

Istanbulgo erdigune turistikoan sarri ikusten dira alfonbraz estalitako autoak. Kanpotarrok pentsa genezake autoa kiskal ez dadin paratu dituztela. Helburua, baina, oso bestelakoa da: zetazko artelanak eguzkipean zaharkitzea. Urtebete baino ez duenari 50 gehitzen dizkio saltzaileak, eta prezioa neurri berean igotzen da horrela.

Milaka ordu eguzkipean emanda ere, nekez engainatuko luke inor alfonbra honek. Ez, Arbil ez da nazioarteko turismoaren jomuga, baina tapizaren egilea turistak etorriko direlakoan dago. Hori aurreikusita, ia denek ulertuko duten izen bat eman dio bere artelanari: “Kurdistan carpet”.

“2007” horrek alfonbra egin berria dela dioen arren, milaka urteko historia laburtzen da bere 100x50 cm koadroko azaleran, korapilo txikiz. Ez diot 40 koadroen distribuzioari inongo logikarik atera, ez denboran, ezta espazioan ere. Nolanahi, esanguratsua da Turkia, Irak, Iran eta Siriako Kurdistango pusketak batzen dituen mapa erdian egotea, gutxi gora behera. Xake zaldiaren jauzian, Tigrisaren gaineko zubira iristen gara, kurduek Dicle izenaz ezagutzen dutena. Azpiko lerroan, munduko hiririk zaharrena den Arbela, egun Arbil dena. Goiko lerroan, Ararat mendia, magalean Noeren kutxa duela. Erlijio adierazleen artean berriz, Ulu meskita ageri da; bere minareteek gogorarazten digute islama dela nagusi egungo kurduen artean. Alabaina, hor daude Zoroastroren irudia, yezidien tenplu nagusiaren kupula konikoak, bai eta kurdu kristauen gurutzedunak ere.

Eta antzinako sinesmenetatik egungo errealitatera: Halabja, edo kurduen “Gernika” (gizon bat eta bere semea lurrean hilda irudikatzen duena); beti mendirantz jo duen kurduen exodoa; milaka herriren errausketa… edo tragedia hauen erruduna izan zen Saddam Hussein, urkan zintzilik. Etorkizun hurbilaren adierazle, hain erabakigarriak izango diren Kirkukeko petrolio hobiak.

Eta alfonbraren iskin bakoitzean, kainoi bana; hamaika korapiloz egindako herria babesteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!