Hamabost lagun atxilotu dituzte Santurtzin Voxen aurkako protestetan

  • Desordena publikoak egotzi dizkiete alderdi ultraeskuindarrean agerraldiari aurre egin zioten lagunei. Jada aske dira, karguekin.

Istiluak Santzurtzin, Argazkia: Tele7

2020ko irailaren 4an - 08:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak hamabost pertsona atxilotu ditu ostegunean Santurtzin, Voxen ekitaldi baten aurka protesta egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, “desordena publikoak” leporatu dizkiete lagun horiei. Euskadi Irratiak aditzera eman duenez, goizaldean aske geratzen hasi sira.

Jaurlaritzaren arabera, 200 pertsona baino gehiago batu dira Voxen aurkako protestan, “Ezkerraldetik ez dira pasako” dioten kartelak erakutsi eta "Euskal Herria antifaxista" edo "Alde hemendik" oihukatu diete Voxeko kideei. Horien artean Javier Ortega Smith alderdiko idazkari nagusia izan da Santurtzin. Ertzaintzak inguratu egin behar izan du ekitaldia egitekoa zen plaza.

Protestan, hainbat lagunek edukiontziak gurutzatu dituzte, eta botilak eta harriak jaurti dizkiete Voxeko kideak babesten ari ziren ertzainei.


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.