GHK

"Hainbat abokatu ditugu lanean pauso ezberdinak aztertzen"

  • GHK-ko lehendakari ohiari galdetu diogu Tolosaldeako eta Urola Erdiko Mankomunitateek bankuetara bidali duten txosten finantzieroa eskuan izanda, EH Bilduk aurrera begira emango dituen pausoez.


2016ko azaroaren 24an - 12:46

Bankuetara zabaldu den txostenak GHK SAU-ren egoera ekonomikoaz azaltzen duen informazio honen guztiaren jabe eginik, zer egingo duzue?

 

Informazioa aztertzen ari gara. Hainbat abokatu ditugu lanean ondo aztertzeko bertan dagoen informazioa eta pausu ezberdinak emanez gero, zein egoeratan geratzen garen baloratzeko. Zalantzarik gabe arduraz jokatuko dugu, ez baitugu gipuzkoar gizartea gehiago hipotekatzea nahi.

 

GHK SAU ixteak ekarriko luke erraustegi proiektua bertan behera geratzea?

 

Ez zuzenean. Beste oztopo bat izango litzateke, zalantzarik ez, baina ez du derrigorrean errauste plantaren proiektua bertan behera uzten. GHK SAU Konsortzioaren tresna bat besterik ez da, konsortzioa da, beraz, proiektua egiteko agindua eman duena. 

 

Informazio hau GHK-ren batzarrean planteatuko du batzarkideren batek? Batzarkideak informazio honen jakitun eginez gero, ekarriko lieke ardura legalik?

 

Lehen esan dudan moduan, udal batzuk azterketa fase batean daude eta dena ondo begiratu arte, ezingo dugu jakin. Informazio hau, hainbat txostenekin mahai gainean jarri izan da konsortzioko batzar bat baino gehiagotan, baina honen aurrean ez dute ezertxo ere egin. Erantzukizunik? Ez dakit zuzenean gai honekiko zehazki erantzukizunik egongo ote den, baina kalteak sortuko balira, zalantzarik gabe erantzukizunek egon beharko dutela.  

 

GHK-tik ateratzeko udal batzuek aztertzen ari diren bidea nola ulertzen da informazio honen arabera? Informazio hau eskutan izanda, zor ez-legitimoa saihesteko urratsik ez ematea ulergarria litzateke?

 

Badirudi herri batzuk GHK-tik irteteko azterketa bat abiatu zutela pasa den udaberri aldera. Azterketa juridiko sakon batean sartuak daude, GHK-ko estatutuetan eta Aldundiak hartutako hainbat konpromisoetan, herriak derrigortuak baitaude konsortzioko kide izatera eta hondakinak konsortzioari entregatzera. Herriren batek konsortziotik irten nahiko balu, errauste planta eraikitzen hasi baino lehen bada ere, bai ala bai dagokion zatia ordaindu behar duela jartzen du estatutuetan.

Argi geratzen da GHK-ren sorkuntzak helburu jakin eta bakar bati erantzuten diola: kosta ala kosta erraustegi bat eraikitzeari. Baina, zilegi da herriak modu horretan lotzea? Zilegi da osasunarentzat hain kaltegarria den azpiegitura bat finantzatzeko, herriak lotzea? Zilegi da, kasik hondakinik sortzen ez duen herri bat, milaka tona sortzen dituen herri bat bezala zorpetzea 35 urtez eta gainera urte guzti hauetan arrazionalagoa den tratamendu mota bat ez erabiltzea derrigorrez? Zilegi da, oinarrizkoa den zerbitzu baterako Gipuzkoako udalak 35 urtetan enpresa pribatuen menpe jartzea?

Tamalez orain arte sortuta dagoen zorra ordaindu beharrean gaude udalak. 2007/2011 legegintzaldian hartu ziren konpromisoek, gipuzkoar lurraldea hipotekatu zuten. Orain berriro ere, lehengoa baino zor handiagoa sartu nahi digute udalei. Hauxe da ez-legitimoa dena eta noski, gu guztion eskuetan dagoena egin beharko dugu horrelako astakeri bat ez gauzatzeko. Ezin dugu onartu 2.000 miloi euro kostako zaigun azpiegitura kutsatzaile, ingurumenaren kontrakoa eta gainera esku pribatuetan izango dena egitea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GHK
2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


Zisterna-kamioietan atera nahi dute Zubietako erraustegiak kutsatutako ura

Asteartean bete dira hiru urte Zubietako erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerrekan ehunka arrain hilda agertu zirela. Orain, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena eskatu du ura biltzeko depositu bat eraiki, eta lixibiatuen inguruan "zalantzarik baldin... [+]


2022-12-11 | Zero Zabor
GHK-k 160.000 euroko isuna ezarri dio Ekondakin-i, Arkaitzerrekako isuriagatik

ARGIAk astelehenean aurreratu zuen moduan, GHK partzuergoak isuna ezarri dio Ekondakin enpresari, Arkaitzerrekako isuriari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak agindutakoa ez betetzeagatik. Bestela esanda, Zubietako erraustegiaren jabeak, GHK-k, isunez zigortu du erraustegiaren... [+]


2022-11-03 | Zero Zabor
Zurriolako hondartzara birbideratu nahi ditu Zubietako erraustegian lurpeko uretan aurkitu dituzten dioxina eta metal astunak GHK-k

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako Erraustegiaren azpiko aldetik pasatzen den Arkaitzerrekako ur zikin kutsatu guztia errekatik atera eta saneamendu sistemara eramateko baimena eskatu dio Ura agentziari. Urak eta Eusko Jaurlaritzak hori baimenduko balute,... [+]


2020-12-17 | ARGIA
Zubietako erraustegia industria segurtasun araudiari bizkarra emanda funtzionatzen ari dela salatu du GuraSOSek

GuraSOSek hainbat dokumentu helarazi dizkie zenbait hedabidera, frogatzeko Zubietako erraustegia arauz kanpo ari dela funtzionamenduan. GuraSOSek salaketa jarri du Fiskaltzan, erraustegiaren legeztatze tramitazioan aurkitutako delituengatik.


Eguneraketa berriak daude