Hacking Team espioitza enpresako buruaren joera faxistak salatu dituzte

  • Aste honetan hackeatu dute Hacking Team espioitza informatikoko enpresa eta hori egitearekin batera jakin da zenbait estatuk baliatzen zituztela beren zerbitzuak. David Vincenzetti italiarra da enpresaren zuzendaria, eta faxismoarekin duen lotura salatu dute Italiako hainbat hedabidek. 


2015eko uztailaren 10an - 11:27
"Boia chi molla" (borreroa borroka uzten duena) eslogan faxistarekin agurtzen du jendea David Vincenzetti zuzenariak bere mezuetan (argazkia: es.gizmodo.com)

WikiLeaksek Hacking Teamen e-postak interneten jarri ditu eskuragarri, eta besteak beste, Ertzaintzarekin eta Foru Poliziarekin daukaten harremana agerian utzi du filtrazioak.

Vincenzetti zuzendariak, bere mezuetan, “Boia chi molla” (borroka uzten duena da borreroa) eslogan faxistarekin agurtzen du jendea. Italiako futbol jarraitzaile ultraeskuindarrek erabiltzen dute esaldi hori besteak beste. 

Aldaketa nabarmena bere jarduera informatikoan

Duela hogei urte, borrokaren beste aldean egon zen Vincenzetti: WikiLeakseko bozeramaile Julian Assange eta Electronic Frontier Foundationeko sortzaileetakoa den John Gilmoreekin batera jendarte aske baten oinarrian pribatutasuna dagoela uste zuten “interneteko iraultzaileen” sarean aritu zen lanean.

1990ko hamarkadan cypherpunka zen egungo Hacking Teamen zuzendaria, eraso informatikoen aurkako tresnak programatzen zituen eta komunikazio seguruak izateko aukera ematen duen PGP programa kriptografikoaren babesle sutsua zen.

Azken urteetan ordea, Hacking Team enpresarekin munduko gobernu eta pertsona boteretsuenen zerbitzura aritu da Vincenzetti, lehen babestu zituen printzipioen aurka eginez. The Daily Dot hedabidean egin dute bere gaztaroko aktibitatearen errepasoa, eta Vincenzettiren aldaketa erradikala ulertzeko oso zail jo dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude