Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira Mantxako kanalean eta Ceutako kostaldean

  • Gutxienez zortzi migratzaile hil dira Manchako kanalean, Frantziako Ambleteunse hiritik Erresuma Batura zeramatzan ontzia hondoratuta. Aurten, 45 lagun hil dira jada Erresuma Batura iritsi nahian. Bestetik, Espainiako Ceutara igerian heldu nahi zuen pertsona bat ito da igandean. Asteburuan dozenaka lagun saiatu da Marokoko Fnideq hirian barna muga zeharkatzen, eta liskarrak izan dira operazio berezia abiatu duen marokoar poliziarekin.


2024ko irailaren 16an - 09:40
Azken eguneraketa: 11:13
Artxiboko irudian, frantziar poliziak kostaldean zelatari Gendarmerie
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzunez, Maroko hegoaldeko 300-400 migratzaile bildu dira larunbat gauean Ceuta inguruko zonalde batean, muga gainditzeko helburuarekin. Marokoko poliziak ehunka agente mobilizatu ditu, migratzaileak jazarri eta kontrol gehiago ezartzeko, baina askok lortu dute kontrolak gainditu eta mugarantz egitea. Ostean, liskarrak izan dira migratzaile eta polizien artean; albiste agentziek jakinarazi dute hainbat lagun atxilotu dituztela. Bien bitartean, Ceutan, Espainiako Poliziak ere operazio berezia jarri du abian, esku hartzea egokituko balitzaio ere.

Zortzi hildako Mantxako kanalean

Astebururako itsaso bizia zegoen iragarria Mantxako kanalean. Halere, Frantziako autoritateek adierazi dute Erresuma Batura heldu nahi zuten hemezortzi ontziri segitu dietela, eta 200 bat lagun erreskatatu dituztela. Dena den, gutxienez zortzi migratzaile itota hil dira, eta beste hainbat zauriturik daude.

Aurten, 45 lagun hil dira jada Mantxako kanala zeharkatu nahian. Eritrea, Sudan, Siria, Afganistan, Egipto edota Iraneko herritarrek hartzen dute Erresuma Batura heltzeko bide hori.


Irakurri gehiago: Migrazioa Gizartea
Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.