Gutxienez 54 hildako Mahsa Aminiren heriotza salatzeko protestetan

  • Iran Human Rights (IHR) elkarteak emandako datuen arabera, gutxienez 54 ziren larunbata bitartean Iranen eta Ekialdeko Kurdistanen Poliziak hildakoak, Jina Mahsa Aminiren hilketa salatzeko protestetan.


2022ko irailaren 26an - 11:10

22 urteko Mahsa Amini kurduaren heriotzak Ekialdeko Kurdistanez gain, Iran ere astindu du. Ordutik ia egunero protestak antolatzen ari dira hiri eta herri ugaritan.

ANF berri agentzia kurduak jaso duenez, ehunka dira atxilotuak eta Poliziak bortizkeria handiz erantzun du, gutxienez 54 lagun hilez. Artikulu berean aipatzen da Gilan probintzian bakarrik, 739 pertsona atxilotu dituztela larunbata bitartean.

IHR-k nazioarteko komunitateari dei egin dio berriro ere: "Irandarrak 40 urtez Errepublika Islamikoak kendu dizkien eskubideak eskatzen ari dira. Egunotan, Errepublika Islamiarra tiroka erantzuten ari da protesta baketsuei".

Sare sozialetan zabaltzen ari diren bideoetan, alabaina, ikusten da protesta guztiak ere ez direla baketsuak, eta Moralaren Poliziaren aurka egiten dutela protestari ugarik. Amini atxilotu eta ustez hil zuen erakunde honetan auto ugari erre dituzte batean eta bestean.

Mahsa Amini 22 urteko emakume kurdua Teheranen atxilotu zuten hiyab-a "behar bezala jantzita ez eramateagatik". Komisaldegira eraman zuten eta handik ospitalera eraman zuten koma egoeran. Bertan hil zen. Gobernuak ukatu du torturen ondorioz hil izana eta bideo bat zabaldu du non ikusten den jendearen artean dagoela erortzen den lurrera. Familiak ordea ez du bertsio hori sinesten. Bere aitak azaldu du alabak ez zeukala inolako osasun arazorik, eta epilepsiaz eta beste gaixotasun batzuez mintzo direnak gezurrean ari direla. Areago, Aminiren anaiak adierazi du arrebaren aurpegia puzturik zegoela, eta hankak mailatuak zituela,


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iran
2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Heriotza zigorra ezarri diete lau preso politiko kurduri Iranen, "Israelekin elkarlanean" aritzea egotzita

Komala alderdiak Irango Gobernuaren akusazioa ezeztatu du, eta adierazi du manifestariak “erreprimitzeko eta isilarazteko” saiakera dela.


Dortoka errea bazkaltzeko

Irango Zagros mendikatearen hegoaldean dagoen Ghar-e Boof kobazuloan ez dute hominidoen hezurrik aurkitu, baina bai haiek duela 80.000 urte inguru jandako animalien hezurrak; zehazki, 941 hezur.

Eta hezur horiek aztertuta, garai hartako dietaren berri jakin ahal izan dute... [+]


Kartzela zigorra ezarri diete Mahsa Aminiren heriotzaren berri eman zuten kazetari iraniarrei

Niloofar Hamedi eta Elaheh Mohamadi kazetariek sei eta zazpi urteko kartzela zigorrak beteko dituzte AEBetako Gobernuarekin kolaboratzea, segurtasunaren aurkako delituak egiteko konspiratzea eta Irango Errepublika Islamikoaren aurkako jarduerak hedatzea egotzita.


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude