Gutxienez 34 dira lan heriotzagatik aurten hil diren pertsonak, azkena astelehenean Garesen

  • Garesko esne ustiategi batean izan da lan istripua astelehen goizean: 45 urteko langile bat momentuan hil da, eta 36ko beste bat larri zaurituta ospitaleratu ostean, ordu batzuetara hil da. Estolda-zulo batean lanean zeudela konortea galdu dute biek. LAB sindikatuak egun berean jakinarazi du ekainaren 3an Bermeon beste langile bat hil zela, bihotzekoak jota.

Garesko Señorio de Sarria upategiko instalazioetan izan da lan istripua. / Argazkia: Foruzaingoa.

2022ko ekainaren 06an - 17:01

LAB sindikatuaren arabera, 2022an gutxienez 34 langile hil dira lan heriotzagatik (horietatik hamaika ez-traumatikoak). Azken biak ekainaren 6an izan dira, goizaldeko lan istripu batean, Garesen (Nafarroa). Señorio de Sarria taldearen esne ekoizpenerako instalazioetan izan da ezbeharra, eta ondorioz 45 urteko langile bat hil da eta 36 urteko beste bat oso larri zaurituta ospitaleratu dute. Arratsaldean hil da azkenean.

Foruzaingoak jakinarazi du gertatutakoa ikertzen ari direla, eta baieztatu du ureztatzeko erabiltzen den ur biltegiko estolda-zulo batean zebiltzala jazo dela ezbehar larria. Lehen hipotesien arabera, ur-biltegi hori hutsik zegoen eta hura garbitzera sartu da behargina. Konorterik gabe geratu da, ziurrenik oxigeno faltagatik. Beste behargina sartu da hura laguntzera, baina azken horrek ere kordea galdu du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako langile bat hilik zegoen eta bestea oso larri zaurituta; Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute helikopteroz, baina arratsaldean zendu da.

Bermeon bihotzekoak jota hil da langile bat

Ekainaren 6an LABek jakinarazi du Bermeon (Bizkaia) beste langile bat hil zela pasa den ekainaren 3an. Coviran saltokian ari zen lanean 50 urteko behargina, eta bihotzekoak jota hil zen. Sindikatuak salatu du lan heriotzetarako arrisku faktore direla “egungo sistema neoliberala, lan karga eta presio gero eta altuagoak”, baina ez daudela identifikatuta prebentzio txostenetan: “Herriko frankizia-denda txiki batetako langile autonomoa izan da hildakoa. Komertzio handiaren aurrean bizirauteko borrokan, ez da harritzekoa bizirauteko borroka horretan, laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi kalitatean eragina izatea. Kasu honetan heriotzaraino”.

Instituzioei eskatu diete dagokien erantzukizuna betetzeko eta neurriak hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude