Gutxieneko soldata, Espainiako Bankuaren jomugan

  • Luis Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten langileen kasuan gutxieneko soldata ezabatzea proposatu du argitaratu berri duen txostenean. Jublizazio adina 67 urtera atzeratu eta hitzarmen kolektiboak ezabatzeko beharra ere aipatu du.


2013ko ekainaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Luis Linde, Espainiako Bankuko gobernadorea (Argazkia: elmundo.es)

Gaur egun 645,3 euroko 14 pagek osatzen duten gutxieneko soldataren "flexibilizazioak" ikasketa-maila baxukoei eta lanpostua lortzeko ez-ohiko zailtasuna duten adin-tarteetako langileei eragingo lieke.

Espainiako Bankuaren bide beretik, Europako Batzordeak ere murrizketa gehiagoren aldeko jarrera erakutsi du azken egunotan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-06-21 | Gedar
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko lan-baldintza miserableak salatu ditu Laneko Autodefentsa Sareak

Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.


Emantzipatu ezin diren gazteen kopuruak gora egiten jarraitzen du Europako herrialde guztietan

Emantzipatu nahi duten baina ezin duten gazteen kopurua gero eta handiagoa da Europar Batasunean. Errealitate hori datutan jarri du Eurofund erakundeak argitaratu berri duen ikerlan batek, eta etxebizitzaren garestitzea da arrazoi nagusietako bat, baina ez bakarra.


2024-05-28 | ARGIA
Hil egin da iragan astean Bergaran zauritutako langilea

Iragan asteko ostegunean zauritu zen larri Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 lantegiko langilea, zama bat gainera erorita. 2024 urtean hiltzen den 26. langilea da.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


Eguneraketa berriak daude