“Emaitzen balantze ona egiten dugu, helburua lortu dugu

  • “EAJk balantze ona egiten du gaurko Hauteskunde Orokorretan lortutako emaitzen inguruan”, hasi du hitzartzea EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek. Adierazi du helburu nagusia lortu duela EAJk.


2023ko uztailaren 24an - 01:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Madrilen euskal talde parlamentarioa bermatzea, bost eserleku lortuta. Talde parlamentarioak aukera emango digu Madrilen euskal ahotsa izateko eta, honenbestez, Gorte Nagusietan euskal interesak eta gure autogobernua sendo defendatzeko ildo bat ezartzeko aukera ere bai”. Kanpainako polarizazioak kaltetu egin dituela esan du, eta testuinguru horretan emaitza hauek lortzea balioan jarri du. Pozik agertu da hauteskundeak normaltasunez egin direlako, baita zein baldintzatan egin diren kontuan hartuta parte-hartze datuak onak izan direlako. “Estatuko emaitzei dagokienez, gure botoak euskal herritarren interesen zerbitzura jarriko ditugu”, gaineratu du, eta nabarmendu “aritmetika ariketa korapilatsua” egin beharko dutela orain alderdiek. “Gure botoak erabakigarriak izango dira, erantzukizunez kudeatuko ditugu”.

Ortuzarrek emaitzen balorazioa egin aurretik, Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak herritarrak zoriondu ditu erakutsi duten “konpromisoagatik”, ohi baino zailagoa baitzen botoa ematea, uztailaren amaierako egun “zoragarri” batean izateagatik, eta Udal eta Foru Hauteskundeetatik denbora hain laburra gainera: “Zoriontzekoa da jendeak egin duen ahalegina, eta hori da guretzat gaurko berririk onena”.


2023ko uztailaren 24
Alberto Núnez Feijóo, PP
"Blokeoa ekarriko luke PP gobernuan ez jartzeak"

2023ko uztailaren 23
Materialismo histerikoa
Espainiari buruz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.