Boto-kutxak itxi direneko inkesta: PPk eta Vox-ek osa dezakete gobernua

  • SigmaDos etxearen arabera, PPk 145 eta 150 eserlekuren artean eskuratuko lituzke, eta Vox-ek 24 eta 27ren artean. Alegia, bien artean gehiengoa osatzeko (176) inkesta horren emaitzarik onenak beharko lituzkete. Aldiz, historikoki PPren aldera egin ohi duen GAD3 etxearen arabera, PPk 150 lituzke eta Vox-ek 31.


2023ko uztailaren 23an - 20:20

SigmaDos etxeak Espainiako Estatuko telebista publikoentzat eginiko inkestaren arabera, aurreko galdeketek adierazi bezala, PPk irabaziko lituzke hauteskundeak. PSOEk uste baino gutxiago galduko luke (120 zituen lehen; orain, 113 eta 118 artean lituzke). Sumar-ek, Podemosek zituen eserlekuei eutsi eta gora egingo luke apur bat (26tik 28-31ra).

PPk, baina, PSOEk eta Sumar-ek baino eserleku gehiago eskuratuko lituzke Espainiako Kongresuan. Izan ere, SigmaDos-ek 145 eta 150en artean ematen dizkie popularrei (azken hauteskundeetan 88 zituen). Espero bezala Vox-en laguntza beharko luke gobernua osatzeko, eta aukerak dituzten arren, inkestak emandako emaitzarik onenak eskuratu beharko lituzkete (52 zituen Vox-ek; inkestaren arabera, 24 eta 27 artean eskuratuko lituzke). Vox-en jaitsiera nabarmena da, eta bistakoa da PPren alde jo dutela boto emaile askok.

GAD3-ren inkesta: PP eta Vox-en gobernu aukera

GAD3 etxearen inkestek sarri jo dute PPren aldera, eta oraingoan, Mediaset-entzat, boto-kutxak itxi berritan kaleratu duten inkestan, PPren eta Vox-en gobernua aurreikusi daiteke.

PPk 150 eserleku eskuratuko lituzkeela dio GAD3-ek, eta Vox-ek, berriz, 27. Alegia, eserleku batengatik gaindituko lukete gehiengoa osatzeko eserleku kopurua, 176.

PSOEk, bestalde, 112 eserleku eskuratuko lituzke inkesta horren arabera, eta Sumar-ek 27.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2023
Espainiako erregeak Feijóo aukeratu du inbestiduran presidente hautagai izateko

Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.


2023-07-26 | ARGIA
Zein izan da lehen indarra herriz herri?

Mapa honetan ikus daitezke emaitzak udalerriz udalerri.


2023-07-24 | ARGIA
Santiago Abascal, Vox
"Sánchez inbestitua izan daiteke komunismoaren, separatisten eta terrorismoaren babesarekin"

Eskuin muturreko ordezkariak adierazpen hauek egin ditu:


2023-07-24 | ARGIA
Andoni Ortuzar, EAJ
“Emaitzen balantze ona egiten dugu, helburua lortu dugu

“EAJk balantze ona egiten du gaurko Hauteskunde Orokorretan lortutako emaitzen inguruan”, hasi du hitzartzea EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek. Adierazi du helburu nagusia lortu duela EAJk.


Eguneraketa berriak daude