"Independentistak eta antifaxistak gara, ez dugu hutsik egingo"

  • Arnaldo Otegik adierazpenak egin ditu EH Bilduren Donostiako egoitzan, 23:30 aldera. Oso pozik agertu da emaitzekin eta PP eta Voxek ez dezaten gobernatu, EH Bilduren babesa adierazi dio Sanchezen gobernuari.


2023ko uztailaren 24an - 00:50

"Gaur esan dezakegu Euskal Herriak gure enbaxadoreak izendatu dituela. Ez hori bakarrik, boto kopuruetan bere garaian askoz parte-hartze handiagoarekin Amaiurrek ateratako emaitzen antzerakoak atera ditugu. Horrek esan nahi du ziklo politiko berrian gaudela, zorionez".

51.000 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk duela lau urte baino; 5 diputatutik 6 izatera igaro dira eta 2 senataritik 6 edo 7 izatera- "Lehen indarra gara Gipuzkoan, bigarren indarra gara Araban eta Nafarroan, eta hirugarrena gero eta gertuago Bizkaian", adierazi du pozik.

"Feijóok kanpaina osoa pasa zuen esanaz beragatik balitz atzera botako liratekeela EH Bilduren babesarekin hartutako neurri guztiak. Guk erantzun diogu 'gugatik bada, ez da hori gertatuko'. Gaur berdina diogu, gure esku badago, ez dira egongo PP eta VOX Gobernu Espainolean, gugatik bada argi daukagu badagoela alternatiba beste lau urterako Espainiako Gobernuan. Eta hori ekarpen handia da antifaxismoarentzat".

Esan du independentistak direla baina antifaxistak ere badirela. "Jende arduratsua gara, eta ez dugu hutsik egingo. Hor egongo gara. Apustu egingo dugu debate sakon baten alde, eta honek ardura eta seriotasun handia eskatzen du. Beti egingo dugu sobiranotasunaren eta ezkerraren alde".

Hemen ikusentzun daiteke bere agerraldia:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2023
Espainiako erregeak Feijóo aukeratu du inbestiduran presidente hautagai izateko

Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.


2023-07-26 | ARGIA
Zein izan da lehen indarra herriz herri?

Mapa honetan ikus daitezke emaitzak udalerriz udalerri.


2023-07-24 | ARGIA
Santiago Abascal, Vox
"Sánchez inbestitua izan daiteke komunismoaren, separatisten eta terrorismoaren babesarekin"

Eskuin muturreko ordezkariak adierazpen hauek egin ditu:


2023-07-24 | ARGIA
Andoni Ortuzar, EAJ
“Emaitzen balantze ona egiten dugu, helburua lortu dugu

“EAJk balantze ona egiten du gaurko Hauteskunde Orokorretan lortutako emaitzen inguruan”, hasi du hitzartzea EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek. Adierazi du helburu nagusia lortu duela EAJk.


Eguneraketa berriak daude