GuraSOS: “Zubietako proiektua berbideratu eta administrazioaren eta herritarren arteko konfluentzia bilatu”

  • GuraSOS elkarteak prentsaurrean azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegiaren gaian, ez du gainditu herritarrek parte-hartzearen bidez egin dioten azterketa, eta instituzioek aspalditik gai honetan dakarten gardentasun falta azaltzeko Gipuzkoako Diputazioak orain artean zabaldu gabeko dokumentazioa erakutsi du. Ororen buru, "Zubietako proiektua berbideratzeko eta Administrazioaren eta herritarren arteko konfluentzia bilatzeko deia egiten dugu" esan du GuraSOSek.


2018ko azaroaren 27an - 12:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

GuraSOSeko ordezkariek prentsari erakutsi dizkiote 2002an orduan abian jartzen ari zen PIGRUG idazteko prozesuan egindako parte hartze prozesu mugatuaren eta aurten bertan egindako beste baten dokumentuak, orain arte ezagunak ez direnak, horiekin erkatuz berrikitan Hitzartu prozesuaren baitan GuraSOSek antolatutako tailer baten ondorioak. ARGIAk herritar guztien esku jartzen ditu hemen dokumentuok:

1-. GuraSOSen Hitzartu programaren barruan egindakoa: "Jurado Ciudadano: La Gestión de Residuos Municipales en Gipuzkoa"

2.- Gipuzkoako hiriburuan UPV/EHUko campusean garatutako “haurtzaroa eta ingurumena”-ri buruzko XV. Jardunaldi Zientifikoan Jesús María Ibarluzea eta Juan José Aurrekoetxea Biodonostiako kideek, besteren artean, aurkeztutakoa.

3.- 2002ko  "Hondakinen Etorkizuna Gipuzkoan, EASW eztabaida lantegiaren laburpen agiria". 

Honela dio GuraSOSen prentsa oharrak, elkartearen arduradunek azaroaren 26an eskainitako prentsaurrekoan esandakoak biltzen dituenak:

Zubietako erraustegiko proiektuaren gainean Gipuzkoan izandako parte-hartze tailer guztiek, Foru Aldundikoak eta zientzilarien azterketek barne, bat egiten dute herritarrengan honako pertzepzioak nagusitzen direla esatean: "osasunerako arriskua", "gardentasun eza", " erakundeekiko mesfidantza" eta "parte-hartzearen defizita".Adierazpen horiek GuraSOS elkarteko ordezkariek egin dituzte gaur emandako prentsaurrekoan, 2002tik gaur egunera arte egindako lau ikerketetan oinarrituz. Dokumentu hauetatik zaharrena, jatorri instituzionalekoa dena, urtetan ezkutatua egon ostean argitara ekarri du elkarteak.

Komunikabideekin izandako hitzorduaren arrazoi nagusia dena den, urriaren 20an Donostiako Tabakaleran eta urriaren 27an Mondragon Unibertsitateko Humanitate Fakultatean bildutako Herritarren Epaimahaien emaitzak publiko egitea izan da. Epaimahai hauetan, 60 pertsonak parte hartu zuten, irizpide demoskopikoak jarraituz hautatuak, gizartearen sentsibilitate desberdinak ordezkatzen dituzten herritarrak.

Herritarren Epaimahai hauek Hitzartu parte-hartze proiektuaren parte dira. Prozesu horretan iada 775 pertsonek parte hartu dute orotara. Kopuru honi, hemendik aurrera digitalki parte hartuko dutenak gehitu beharko zaizkio. Horretarako gailu berezi bat ezarri da GuraSOS elkartearen webgunean: www.gurasos.org.

Parte-hartzeko joera ikusirik, parte-hartzaile kopurua mila pertsona baino gehiagokoa izango dela espero da. Abenduaren 27ra arte, Hitzartu prozesuan parte hartu ahal izango da lehen aipatu moduan Internet bidez. Herritarrek orain arte adierazitako jarraibideekin bat datorren hondakinen plan bat osatuz amaituko da Hitzartu prosezua.

Herritarren Epaimahaien ondorioei dagokienez (komunikabideei emandako txosten batean jasoak direnak), bertan bildutako herritarrek aho batez nabarmendu dute "informazio eta gardentasun falta". Pertzepzio hau, herritarrek erakundeekiko eta berauek herritarren interesak babesteko izan beharko luketeen funtzioarekiko konfiantza maila galtze handitik dator.

Bestalde, Errausketaren proiektuari loturiko administrazioek "ingurumen kontrolak, arautzeak, prebentzio ekintzak eta hondakinak murrizteko politikak" delako atalean ez dute gutxieneko maila gainditzen.

"Arrisku faktorea" delakoak dimentsio berezia hartzen du aipatutako esparruan egindako hausnarketan. "Administrazioak ez ditu kontutan hartzen behar beste potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen instalazioek, esaterako erraustegiek, sortzen duten ziurgabetasuna, segurtasun eza eta beldurra". Herritarrek beldurra adierazi dute "haurren eta helduen osasunaren gainean".

2002ko txosten instituzionala

Herritar Epaimahaien ondorioen txosten hau guztiz bat dator Gipuzkoako Diputazioak 2002an, EAJ eta EAk gobernatzen zutela, egindako "partaidetza tailerraren" barruan ondorioztatutakoarekin. GuraSOS-eko ordezkariek adierazi dute “ondorioak ikusi ostean, orain ulertzen dugu zergatik ez ziren publiko egin garai hartan, eta 2016ko uztailean, erraustegia kontratatzeko prozedurak hasi aurretik, herritarren parte-hartzearen prozesua burutzeko egin genuen eskaera ere zergatik ukatu zen".

2002ko tailer hura osatzeko "Interes-taldeak" teknika erabili zen. Horien artean, erakundeak, eragile ekonomikoak, teknikariak, elkarte zibilak eta herritarrak identifikatu ziren. Azken talde horretan parte hartu zutenak ikastetxe, institutu eta Agenda 21eko ordezkariak izan ziren.

Elkarte zibilen zein herritarren taldean, errausketaren aurkako jarrera gailentzen zen oso nabarmen eta arrazoi desberdinengatik: osasunagatik, hondakinen kudeaketa ereduengatik etab. Interesgarriak izan ziren ere ondorio orokorrak, non eragile instituzionalek eta ekonomikoek ere bat egin zuten. Administrazio publikoen aldetik kudeaketaren gardentasuna, informazioa eta kontrol publikoaren beharra aipatu zuten. Hondakinen tratamendu politiken gaineko kontrolaren bermea izateko kudeaketa publikoa izatea ezinbestekoa zela ondorioztatzen zuten.

Ondorio orokor horien arabera, "errausketa mugatua"-en aldeko apustua egiten zen, beti ere honako baldintzak betetzekotan: “birziklagarriak, berrerabilgarriak edo konpostagarriak ez ziren hondakinetara” soilik mugatuko litzateke eta bilketa selektibo baten ostean beharko luke. “Pre-depositoa” azken aukera moduan ikusten zen.

GuraSOSeko bozeramaileek adierazi dutenez, "orduan jasotako eta orain Herritar Epaimahaiak berretsitako  irizpide bakar bat ere ez da errespetatu proiektuaren ibilbide instituzionalean. Eraikitzen ari den erraustegiak eta hondakin-tratamendu politikak ez dira "errausketa mugatu" baterako diseinatuak. Eta are eta gutxiago izan dira kontutan hartuak  gardentasunaren, herritarren partaidetzaren eta kudeaketa publikoaren irizpideak. Gai honetan legearen urratzea ere izaten ari da. 2006az geroztik, prozesu hauetan ezinbesteko baldintza da parte-hartzea izatea, 2003/4/CE eta 2003/35/CE Europako Erkidegoko zuzentarauetatik eratorritako 2006ko uztailaren 18ko Estatuko Lege Dekretua argitaratu zenetik".

Porrot egindako hitzordu instituzionala eta jardunaldi zientifikoa

Beste bi jardunaldi gehiagotan eduki berberak errepikatu dira. Horietako bat irailaren 17an eta urriaren 5ean gertatu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, PIGRUG 2019-2030eko parte hartzearen esparruan. Bestea, Donostian pasa den astean ospatu zen jardunaldi interesgarria, paradoxikoki komunikabideentzat eta iritzi publikoarentzat oharkabean pasa dena: Gipuzkoako hiriburuan UPV/EHUko campusean garatutako “haurtzaroa eta ingurumena”-ri buruzko XV. Jardunaldi Zientifikoa.

Horietako lehenengoa, PIGRUG parte-hartze prozesua deiturikoa, nabarmentzekoa izan da, ez hainbeste deialdiaren edukiagatik, izan duen parte-hartze porrotagatik izan da deigarria.   GuraSOS-ek Herritarren Epaimahaikideei egindako parte-hartze eskaerari emandako erantzun sendoaren aurrean, lau pertsona izan ziren Foru Aldundiak herritarrei zuzendutakoa antolaturikoan. Horietako bat GuraSOS kide izan zen. GuraSOS-en ustetan "deialdiak, jendeak parte har ez dezan ezkutuko helburuarekin diseinatzen direnean, emaitza hori da; parte-hartzea benetan gauzatzeko nahi eta konbentzimenduz egiten denean aldiz, nahiz eta baliabide gutxiagorekin izan, herritarrek erantzun egiten dute.  Hor daude gure zifrak".

Aipaturiko Donostiako jardunaldi zentifikoetan, Jesús María Ibarluzea eta Juan José Aurrekoetxea Biodonostiako kideek, besteren artean, ondorio berdinetara eramaten dien ikerketa bat aurkeztu zuten. "Gai honetan erakunde publikoekiko mesfidantza" azpimarratu zuten, erraustegiek eragindako arriskuaren pertzepzioa, izatez iada altua dena, areagotzen omen du mesfidantza horrek. Horregatik, agintari publikoei gomendatzen die "informazioa eskuragarri jarri eta herritarren parte hartzea hobetzeko estrategiak garatu ditzaten".

Konfluentziaren bila

Txosten ezberdinen edukia azalduta, GuraSOSeko bozeramailek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Markel Olano diputatu nagusiari, bereziki, deialdi bat egin diete, "hondakinen tratamendua, osasuna eta ingurumenaren defentsa"-rekin zerikusia duen hortan "herritarren eta erakundeen arteko" elkar-eragite bideak bilatzeko.

"Oraindik garaiz gaude", azpimarratu du GuraSOS-ek, "aurreikusitako inbertsioen 1.500 milioi euroetatik % 8,6 bakarrik gastatu da". "Borondatea baldin badago, proiektua berbideratu daiteke, administrazioaren eta herritarren interesen arteko konfluentzizko posizioetara".

Gaurko agerraldi honi amaiera emateko, Eusko Ikaskuntzako mendeurreneko Kongresuko lemak dioena ekarriko dugu gogora: "Geroa Elkar-Ekin", etorkizun hurbilean erakundeek eta gizarte zibilak elkarrekin egin dezagun bidea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude