Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek manifestazioa deitu dute ostegunean Donostian

  • Martxoaren 22an 18:00etan Kursaalaren aurrean hasiko den manifestazioa deitu dute Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen soldata bera edukitzea eskatzeko.

Guardia Zibilak Intxaurrondon egindako desfile batean.

2018ko martxoaren 21ean - 11:46
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 22an, Jusapol elkarteak (Justicia Salarial Policial), Espainiako Polizia Nazionalek eta Guardia Zibilek osatua, manifestazioa egingo du Donostian, Kursaalean hasita.

"Lurralde nazional osoan egiten ari garen mobilizazio agendako parte da, eta helburua du Espainiako Gobernuari eskatzea polizia autonomikoekin soldata berdintasuna lortzea Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek", diote.

Kartel hau egin dute manifestaziora deitzeko:

Bestalde, bideo hau egin dute deialdia zabaltzeko.

UPyD alderdiak babesa adierazi dio manifestazioari.


Espainiako Polizia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.