Terrorismoa leporatuta, bederatzi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian

  • CDR-ekin lotzen dituen bederatzi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du operazioa, atxilotutakoei “bortxazko ekintzak” prestatzea leporatuta. Polizia operazioa zabalik dago.


2019ko irailaren 23an - 08:47
Guardia Zibilaren polizia operazioa Sabadellen (Argazkia: @RadioSabadell)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen goizaldean hamar pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian. Europa Press informazioa agentziak eman du berria, polizia iturriak aipatuz. Agentziaren arabera, Guardia Zibilaren operazioa “bortxazko ekintzak prestatzen ari ziren independentisten” aurkakoa da, eta atxilotuak Errepublikaren Defentsarako Komiteekin (CDR) lotura lukete. Operazioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Seigarren Epaitegi Zentralak agindu du. Ikerketa urte bete lehenago hasi zuen auzitegiak. Atxilotuak hurrengo egunetan deklaratuko dute Madrilen. Madrildik etorritako laguntzarekin, 500 bat guardia zibilek parte hartu dute operazioan.

Operazioa Vallès eskualdean zentratuta dagoela eta 500 Guardia Zibil mobilizatu direla argitaratu du La Directa hedabide katalanak. Etxeetako batean behintzat Guardia Zibila burua estalita eta atea apurtuz sartu da, Directari lekukoek adierazi diotenez.

Operazioa zabalik

Guardia Zibilak agiri batean zabaldu duenez "leherketak egiteko lehengaiak atzeman" dizkiete atxilotuei, eta baita "dokumentazioa" eta "material informatikoa" ere. Guardia Zibilaren arabera, "CDRetako kideek antolatutako ekintza biolentoak planeatzen ari ziren". Espainiako Barne Ministro Fernando Grande Marlaskak operazioa baieztatu du, eta atxiloketa gehiago egoteko aukera ez du baztertu. Operazioak uztailean CDRen eta ezker independetistaren Arran gazte antolakuntzaren aurka egindakoarekin "antzekotasunak" dituela adierazi du Marlaskak.

Mollet del Vallès-en, Cerdanyola-n eta Sabadellen atxiloketa bana behintzat izan dira.

Guargia Zibilak berak zabaldutako bideo honetako irudiak erabili ditu "lehergailuak prestatzeko materiala" topatu duela esateko.

 

Erreakzioak Katalunian

Berria zabaldu eta jarraian operazioaren aurkako mezuak zabaldu dituzte indar independentista nagusi guztiek. Kataluniako CDRek, Twitter saretik, “Espainiako Erreinuko indar errepresiboek jo-puntuan” jarri dituztela salatu dute, baina haien bidean berretsi dira: “Bereizi gabeko miaketak eta atxiloketak egin arren, ez dute geldituko erabakimena duen herri borrokalari bat”. Deituko diren mobilizazioetara adi egoteko eskatu dute CDRek.

Omnium Cultural elkarteko presidente Marcel Maurik gaurko atxiloketak iraganeko beste batzuekin alderatu ditu: "Dixan operazioa, Pandora operazioa, Tamara eta Adri operazioa... eta beste hainbeste operazio Auzitegi Nazionalaren aginduz, gaurkoa bezala, goizaldean, eskubideak urratuz eta mugimenduak kriminalizatuz. Atxilotu eta ondoren frogak bilatzen dituzte". ANCk ere “kriminalizazio” hitza erabili du, eta operazioa buruzagi independentisten aurkako epaiketaren sententziaren hurbiltasunarekin lotu du.

Alderdi politikoen esparruan, CUPek salatu du estatuak “beldurra” behar duela “edozein disidentzia mota ezabatzeko”. “Bakarrik nahi gaituzte, elkarren ondoan izango gaituzte”, idatzi dute. ERCko Gabriel Rufianek “gau erdian haien aurkako frogak aurkitzeko” pertsonak atxilotzea salatu du, demokrazian “justu alderantziz” gertatzen dela nabarmenduz. Galdera bota du: “Nor izango da hurrengoa?”. JxCat alderdiko parlamentari Aurora Madaulak operazioaren kritikari autokritika gehitu dio: “Gu zerrendengatik eta aulkiengatik borrokan ari garen bitartean,haiek errepresioa eta mugimendu independentistaren ilegalizazioa justifikatuko duen kontakizuna eraikitzen ari dira".

Une berezia Katalunian

Atxiloketak une oso berezian agindu ditu Auzitegi Nazionalak. Urriaren lehenengo hamabostaldian espero da erreferendumaren arduradun politikoen aurkako epaiketaren sententzia. Zigor gogorrak aurreikusten dituzte Katalunian, eta erantzun masibo, bateratu eta irmoa adosteko saiakerak egiten ari dira indar independentistak. Nagusi den zatiketa eta liskar giroa gainditzeko aukera bezala ikusten dute askok sententzia. Poliziaren arabera, hain zuzen ere, urriaren 1eko erreferendumaren bigarren urtemugaren eta sententziaren arteko epean burutu behar omen zituzten bortxazko ekintzak atxilotuak. Ez dirudi, oraingoan ere, intentzionalitate politikorik gabeko operazioa abiatu duenik Espainiako Estatuak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Polizia infiltratu batek bi urte igaro ditu Kataluniako Palestinaren aldeko mugimenduetan

Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


2024-09-04 | Mikel Zurbano
Kataluniako finantzaketa bereizia

Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]


2024-09-02 | Jakoba Errekondo
Calçota, katalanen tipula morroa

Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude