Guardia Zibilak ustezko bi ETAko kide atxilotu ditu Gipuzkoan

  • Guardia Zibilak Jon Lizarribar atxilotu du gaur goizean Urnietan, eta Ruben Gelbentzu Andoainen.


2013ko ekainaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Guardia Zibila gaur goizean atxiloketaren osteko miaketa egiten. Argazkia: EFE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ETAren “Izarbeltz” komando legaleko kide izatea leporatzen diete. Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez azaldu du, atxilotuek lotura dutela 2002. urtean Nafarroako Unibertsitatearen aurka egindako atentatuarekin, Zaragozako Corte Inglesaren aurka egin zenarekin eta Arguedas eta Azagrako bi enpresaren aurkako atentatuekin.

Operazioa Frantzian atxilotutako ETAko kideei ateratako informazioaren ostean burutu dutela aipatu du  Espainiako Gobernuak. Operazioak irekita jarraitzen du.

Biak aurrez atxilotuak izan dira 2003-2004 urteetan.

Jon Lizarribar atxilo eraman duten unea, Aiurrik grabatutako bideoan.

Ruben Guelbentzu andoaindarra eraman duten unea, Aiurrik grabatua hau ere.

 


Eguneraketa berriak daude