Guardia Zibila Euskal Herritik ez dela “inoiz” joango adierazi du Jorge Fernandez Diazek

  • Guardia Zibilaren 171. urteurrenean, indar armatu horri omenaldia egin dio Gasteizen Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak.


2015eko maiatzaren 15ean - 11:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"EAEko hiru lurraldeetara Guardia Zibila iritsi zela 171 urte bete dira gaur. Garai gogorrak bizi izan dituen arren, Guardia Zibilak beti eutsi die Espainiarekiko printzipioei. Ez du hemendik inoiz alde egingo, ziur”, azpimarratu du Fernandez Diazek.

Era berean, Guardia Zibila ETAren “helburu nagusia” izan dela nabarmendu du: “Azken 40 urteotan 161 Guardia Zibilek bizia galdu dute Espainiaren alde lan egiteagatik”.

Espainiako Erreginak ere Guardia Zibilari “esker oneko hitzak” eskaini dizkie eta ETAren biktimak gogoan izan ditu ekitaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2025-03-26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude