Suaren landarea esan dakioke pistatxondoari (Pistacia vera), izan ere fruitua pilatuta dagoenean bere kaxak su har dezake eta janda gure espeziearen arraren tentetzeari laguntzen dio. Beroaren landarea ere esatea gaizki ez. Beroa atsegin du eta beroa hartu eta ematen du.
Pistatxondoak ere badu familia. Pistacia generoan 10 espezie ezagutzen dira, denak lurralde beroetakoak. Batzuk basamortuko landareak dira edo udako muturreko lehorteari egokituta daude, eta, landare gutxi bezala, gatza duen lurrean bizi daitezke. Basamortuetako klimaren muturreko tenperaturetara ohituta daude, udan 40 gradutik gora eta neguan -10etik behera.
Genero honetako bi espezie eta bien arteko hibridoa ezagutzen dira Euskal Herrian. Bata legeltxorra edo lekeltxorra edo txarneka edo lurlastana edo lerrina, hau da, Pistacia lentiscus. Grezia klasikoan bere alearekin gomagoxoa edo txiklea egiten zuten, baita gaur egun ere. Itsasaldeko lurralde gozoak maite ditu eta batez ere Mediterraneo inguruan topatuko dugu. Klima eta toki zakarragoetara ohitutakoa da bere bestengusina, ahuntzadarra edo Pistacia terebinthus; legeltxorrak baino hezetasun handiagoa behar du eta mendi mutur altu eta hotzetan gustura bizi bada ere, eguzkizalea da. Ahuntzadarra edo ahuntzadar-belar edo ganauskia esaten zaio. Ahuntzadar izena hostoetan zorri batek kosk egin ondoren luzatzen duen ahuntz adar itxurako hantura edo kozkor batetik datorkio; haritzak izaten duen kuku sagarraren eran sortutakoa, baina forma berezi horrekin. Ahuntz adar hori Baizongia pistaciae zorriak sortzen du. Landare guztia usaintsua da, erretxin usain mingotsa du. Honekin ere gomagoxoa edo txigoma egiten da. Robin Lane Fox historialari klasiko eta lorezaintzan zailduriko idazle ingelesak bere The Classical World (Mundu Klasikoa) liburuan dio Kristo aurreko VI. mendean, Pertsia oraindik inperio garrantzitsua ez zenean, bertako erregeak tronura igo zenean esne mindua edan eta ahuntzadarraren hostoak murtxikatu edo mastekatu zituela. Ahuntzadarraren erretxin bereziarekin tirrimintina edo tiribintina ere egiten da. Hiztegi batek dio tirrimintina lerretatik (Pinus spp) ateratzen den ubil lerdotsua dela. “Tirrimintina” eta “tiribintina” hitzetatik datoz tirrimintondo, teremintondo eta tiribintinondo; ahuntzadarraren terebinthus horrekin lotzen ditut nik. Ganauskiarekin egindako likurta ere jasoa dago gure hiztegietan, hau da goma edo laka edo berniza.
Erretxin hori ematen duen zura ere ez da nolanahikoa izango. Virgilio idazle erromatarrak Kristo aurreko I. mendean idatzitako Eneida epopeian aipatzen du “arteak ezpelean (Buxus sempervirens) edo Oricoko ahuntzadarrean txertatutako bolia”. Bolia bost, baina zur hori gustura eskuratuko nuke.
Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]
Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]
Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]