Gregorio Ordoñezen hilketa “agindu” zutenak zigortu nahi ditu orain familiak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz ireki du Gregorio Ordoñez eusko legebiltzarkide eta PPko zinegotziaren hilketaren kasua, haren arreba Consuelo Ordoñezek aurkeztutako salaketa medio.


2015eko urtarrilaren 26an - 08:40
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
1995eko urtarrilaren 23an hil zuen ETAk Gregorio Ordoñez.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostiralean bete ziren 20 urte ETAk Gregorio Ordoñez Donostian hil zuela. Hiru lagun zigortu zituzten: Valentin Lasarte, Juan Ramon Carasatorre eta Francisco Javier Garcia Gaztelu. Consuelo Ordoñezen hitzetan, ordea, "inoiz ez zitzaien aurpegia jarri hilketa agindu zutenei". Hain justu, salaketa jarri du hilketa nork agindu zuen jakiteko helburuarekin. "Haiek zikindu zituzten eskuak odolez, baina gainerako inplikatuei sekula ez zitzaien aurpegia jarri", esan du, PPk bere anaia zenari Polloeko hilerrian eskainitako omenaldian.

Covite biktimen elkarteko presidentea da Consuelo Ordoñez. Elkarte horretako ordezkariek azken egunotan egin duten moduan, berak ere kritikatu egin du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak terrorismoaren aurka daraman politika, eta gehitu du justiziaren bideak baliatuko dituela "ukiezinak diren" pertsonen aurka egiteko, "ETAren aginte militarra zeukaten, HBko mahai nazionaleko eta KASeko kideen" aurka egiteko, alegia.


ETAren biktimak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...