AVT Frantziako Justizia Ministerioarekin bilduko da euskal presoak ez gerturatzeko eskatzeko

  • Datozen asteetan hasiko dira Frantzia euskal presoak gerturatzen. Horren inguruko xehetasunak emateko, urtarrilaren 24an bilera egingo du Frantziako Justizia ministerioak Marimar Blanco AVTko lehendakariarekin.


2018ko urtarrilaren 16an - 11:00
Arg: Getty
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean eman du bileraren berri Marimar Blancok. Frantziak egin dio bilera eskaria, eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariondokoarekin elkartuko da AVTko lehendakaria.

Euskal presoak gerturatzearen aurka dago Blanco. Bere esanetan dispertsioak emaitza onak eman ditu. ETA oraindik amaitu gabe dagoela, eta beraz, ezin dela dispertsioa amaitu argudiatu du. “ETAk ez du bere jarrera aldatu, ez da desegin, ezta arma guztiak entregatu eta egindako kaltea onartu ere, eta beraz, dispertsioarekin amaitzeak ez du zentzurik”, gaineratu du.


Sakabanaketa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...