Grebak deitu dituzte Mercedeseko langileek, lan baldintzen defentsan

  • ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko greba iragarri dute, CCOO eta UGTk bi egunekoa. Enpresa 1.200 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dago, langileek “malgutasun” handiagoa onartzearen baldintzapean. Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa blokatuta dago hamazortzi hilabete direla, lan baldintzak eta soldatak dira desadostasun puntu nagusiak.

Asteazken eguerdian bi orduko lanuztea antolatu zuten CCOO eta UGTk. Argazkia: @UGTmercedes

2022ko ekainaren 16an - 07:26

Tenperatura nabarmen ari da igotzen Mercedesen Gasteizko lantegiko lan-hitzarmenaren negoziazioaren bueltan. Duela hemezortzi hilabete hasi zituzten patronalaren eta sindikatuen arteko elkarrizketak; 34 bilera egin dituzte, baina ez dago adostasunik. Testuinguru horretan, enpresaren zuzendaritzak iragan astean iragarri zuen 1.200 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dagoela lantegian, beti ere langileek “malgutasun” handiago onartzen badute lan baldintzetan. Arabako Aldundiak eta Jaurlaritzak inbertsioa eta Mercedeseko zuzendaritza babestu dituzte langileen aurrean. Asteartean, “lankidetza-protokoloa” sinatu zuten Arabako Aldundiko buru Ramiro Gonzálezek, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Emilio Tito Mercedeseko lantegiko zuzendariak. Bertan zen ere Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua. Sindikatuek enpresaren “xantaia” eta erakundeen “presioa” salatu zituzten. Batasun sindikal orokorrik ez badago ere, grebak iragarri dituzte sindikatuek.

Grebak

Asteazkenean asanblada irekia egin zuten Mercedeseko ELA, LAB eta ESK sindikatuek –langileen asanblada orokorra deitu nahi izan dute sindikatu horiek, baina gainontzeko sindikatuek (UGT, CCOO, Ekintza, PIM) ez dute onartu–. Bertaratutako langileek sindikatuen proposamena babestu zuten, eta astebeteko greba iragarri dute ondorioz sindikatuek. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da. CCOO eta UGTk asteazkenean bertan bi orduko lanuztea egin zuten enpresaren sarreran, eta bi greba egun iragarri dituzte: ekainaren 22an eta 29an. Ostiralean sindikatuek eta enpresaren zuzendaritzak bilera berria egingo dute.

Lan baldintzak eta soldatak

Langileen eta patronalaren arteko desadostasunak lan baldintzen eta soldaten ingurukoak dira. Tentsio iturri nagusienetako seigarren txandarena da. Enpresak nahi du gauez ari diren langileei txanda egun bat gehiagoz luzatzeko aukera izatea beharrezkoa duenean –bost gau jarraian lan egitetik seira egiteko aukera–. ELA, LAB eta ESK sindikatuek “marra gorri” bezala jarri dituzte ere lan-hitzarmen berriak soldatei eustea edo asteburu eta jaiegunetako baldintzak arautzea. Berria-k jaso duenez, UGT prest dago “malgutasun” handiagoa onartzeko, baina “arautu” eta “mugatu” beharko litzatekeela dio, eta soldatek KPIren arabera eguneratu beharko liratekeela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude