“Gorriti eta bere animaliak” ikuskizunaren aurkako salaketa jarri du Equok

  • Usurbilen eta Ordizian egindako saioek “beharrezko udal eta foru baimenak dituztela” frogatzeko eskatu du alderdi ekologistak. Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi dio kexa administratiboa.


2016ko uztailaren 12an - 10:14
Praktika desegokiak egiten dituztelakoan, Equok salaketa jarri dio "Gorriti eta bere animaliak" enpresari. (Argazkia: Gorriti y sus animales).

Equo alderdi ekologistak “Gorriti eta bere animaliak” ikuskizuna salatu du, animaliei ematen zaien tratua dela eta. Ohar batean adierazi duenez, “txahalekin egindako sokamuturrak, basurde txikien harrapaketak edota oilarren arteko borrokak” egin ohi dituzte ikuskizun horretan. Sokamuturraren kasuan, alderdiak gogorarazi du NBEko Haurren Eskubideen Komisioak ez duela ontzat ematen haurrek halakoetan parte hartzea.

“Ezin dugu jarraitu animaliak objektu gisa erabiltzen, ezta tratu txarra ematen ere, haurrei haienganako enpatiarik eza txertatzen diegun bitartean”, adierazi dute ekologistek. Horregatik, ikuskizunak “beharrezko udal eta foru baimenak” dituen frogatzeko eskatu diote aldundiari.

“Duela 40 urte, enpresak ikusizun hauek abiarazi zituenean, ez zegoen animalien babeserako araudirik, baina gaur egun bai”, gogorarazi du alderdi ekologistak. Horregatik, gaian “esku hartzeko” eskatu die instituzioei.

Equo ez da Gorritiren saioa salatzen duen lehendabiziko eragilea; duela aste batzuk hura debekatzeko eskatu zuen Acción Para el Respeto Animal plataformak, Eusko Jaurlaritzari 59.000 sinadura aurkeztuta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude