Ekainaren 28 honetan, trans* mugimenduak sortutako leloa erabiltzen dugu, feminismo erradikal eta anitza eraikitze bidean bere ezinbesteko ekarpena aitortu eta ideia hau gure egin nahi dugulako.
COVID-19aren ondorioz, berriro ere, gure zaurgarritasunaz eta interdependentziaz ohartu gara. Ezinbestean bestelako pandemia batzuekin alderatzera eramaten gaitu: GIBaren krisia (sexualitate hegemonikoaren eta genero-arauaren disidenteak, bazterretako gorputzak kolpatu eta kriminalizatu zituena); Afrikan gogor eragiten duen Ebolaren epidemia; prekarietateak, matxismoak edota LGTBfobiaren pandemiak eraildakoak…
Horrek guztiak unean uneko larrialdi neurriak, fase planteatuak edota eskatutako ardurak zein eta norentzako diren galdetzera garamatza. Bestela esanda, pandemia orotan kaltetuak nortzuk diren hausnartzera. Izan ere, argi dago azken krisi sozio- sanitario honek ez gaituela modu berean kolpatu, hor baikaude, LGTBfobiaz betetako familietan konfinatutako kideak, muturreraino prekarizatutako bizitzak, estigmatizatutako gorputz arrazializatuak…
"Familia nuklearretan (eta monogamian) oinarritutako ordena ardatz eta helburu duten politiken beste adibide bat besterik ez da konfinamenduko distantzia soziala, hau da, gure besarkada eta gertutasun fisikoa etxeko horma barrukoekin soilik konpartitzera mugatzea"
Dena den, ez gaitu ezustean harrapatu, eraso transfoboak, lesbofobia, familia heteronormatiboa, gorputz ez-arautuen aurkako jazarpena… normalizatzen dituen jendarte ereduan bizi baikara, zoritxarrez. Areagotu besterik ez ditu egin COVID-19aren krisiak aurretik zeuden indarkeria horiek. Familia nuklearretan (eta monogamian) oinarritutako ordena ardatz eta helburu duten politiken beste adibide bat besterik ez da konfinamenduko distantzia soziala, hau da, gure besarkada eta gertutasun fisikoa etxeko horma barrukoekin soilik konpartitzera mugatzea. Normaltasun berrian ere, zaharrak berri.
Kolore guztietako poliziak izan dira horretarako tresna, hain zuzen ere, beldurra eta mehatxua gure hezur-muineraino sarrarazi digutenak. Horregatik diogu gorputz oker bakarra, gorputz polizialarena dela.
Azken hilabeteetan ikusi ditugu Ertzaintzaren, Polizia Foralaren, Nazionalen edota Udaltzaingoaren bideo zein iragarkiak. Euren burua garbitu nahi izan dute. Horretarako, emakumeak lehen lerroan jarri dituzte, animo hitz eta dantzekin eta, bitartean, kaleetan errepresioa zabaltzen aritu dira. Hala ere, ez dezagun ahaztu: eraso egin digutenean eta epaitegietara jo dugunean, emakumeoi, bolleroi, transoi eta sexu langileoi bigarren aldiz eraso egin gaituzten berberak dira. Gu lehen lerroan egongo gara osasun krisiari aurre egiteko, baina ez gara sekula errepresioa banatzeko lehen lerroan egongo!
Gaurkoan haratago joan nahi dugu, ez baita nahikoa gorputz polizial ofizialekin gorputzen kontrola ezartzeko. Heteroaraua osasun sisteman, familia planetan, hezkuntza sailetan eta aurrekontuetan ezartzen da. Horrez gain, gure baitan dagoen generoaren polizia behar du bizirauteko. Balkoietan, parkean kirola egiten dugunean, lantokian, hondartzan eta bileretan zelatan ari den epaile horretaz ari gara, generoaren disidentzia etengabe seinalatzen duenaz. Botere kuotak eskuratzeko beste gorputz batzuk baztertzen jarraitzen dituen begirada da. Horregatik, gugandik hasita, ez dugu poliziarik nahi eta ez inolako poliziarik behar aske izateko!
"Desobedientziaz berreskuratu ditugu kaleak eta gauak eta apurtu ditugu itotzen gintuzten armairuak. Beraz, desobedientziaz jantziko gara datozen garai latzetan ere"
Ekainaren 28a borroka eguna dugu. Halaber, disidenteok gure egunerokoa ere politizatu dugu eta borroka eremu bilakatu dugu. Geroz eta ozenagoa da arau nagusitik kanpo kokatzen garenon ahotsa. Askotariko eremuetan leherketak eragiten dihardugu eta geroz eta gehiago gara gure gorputzak, praktikak eta harremanak, heteroarauaz aske bizitzeko borrokan segitzeko hautua egin dugunak. Elkarrekin eta plazerez.
Ez gara kabitzen zuen markoetan eta kategorietan, ez gara kabitzen zuen aniztasunaren diskurtso hutsaletan. Subjektu politikoak gara eta arrakalatzen ari gara sexualitate hegemonikoa eta horrek eusten duen sistema neoliberala. Gorputzak, plazerak eta lurrak ereiten ari gara herri feminista bat eraikitzeko.
Bizirauteko arauak ez obeditzen ikasi dugu. Desobedientziaz berreskuratu ditugu kaleak eta gauak eta apurtu ditugu itotzen gintuzten armairuak. Beraz, desobedientziaz jantziko gara datozen garai latzetan ere. Kale ekintza, oihu, muxu eta koxka bakoitzean gaindituko dugu beldurra, lehertuko dugu heteroaraua! Eta plazerez egingo dugu gainera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]