Gorka Pagonabarragak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Igorreko kanporaketa

  • Lasarte aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 11n - 06:28
Azken eguneraketa: 08:30
Argazkia: bertsozale.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bertsozalez bete da urriaren 9an Igorreko Lasarte aretoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa ikustera. Aforoak %100 dauden lehenengo saioa izan da, gainera. Gaurko sei protagonistak, hauek izan dira:

Ander Ucelay Aristi

Garazi Navarro Ugarteburu

Gorka Pagonabarraga Agorria

Ibai Amillategi Omaetxebarria

Julen Arzanegi Erezuma

Mikel Goiriena  Larrazabal

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batu dituena, 482,5 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Gorka Pagonabarraga Agorria...482,5

Julen Arzanegi Erezuma.............460,5

Mikel Goiriena Larrazabal..........448,5

Ibai Amillategi Omaetxebarria.....448,5

Garazi Navarro Ugarteburu........418,5

Ander Ucelay Aristi.....................416

Beñat Vidal Gurrutxagak egin ditu gai-jartzaile lanak eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...