Askotan esan dudana idatziz adieraztera behartu nau, irakasle ardurarekin batera, ezinak zein egoeraren larriak.
Bigarren batxilergoko ikasleen gehiengoak euskaraz irakurri, ulertu eta irakurritakoa idatziz azaltzeko ezintasuna dauka. Hausnarketarako barik, buruz ikasteko daude prestatuta, baina metodo honek ere huts egiten die, hitz bat ahaztu eta idatzi barik uzten dutenean, edo soinuz antzekoa den beste bat jarri eta kasu bietan esaldia ezelako zentzu barik uzten dutenean. Ez dituzte bereizten oinarri-oinarrizko hitz eta kontzeptuak, esaterako: gorpua/gorputza, isolatu/islatu, burutu/bururatu, gatz/gaitz, txikitako laguna/gaztetako amodioa, mutiko/senarra, ipuina/liburua... Horiek irakurritako ipuinei buruzko idatzietan jaso ditudan adibide gutxi batzuk baino ez dira. Eta, hitzon arteko ezberdintasuna mila bider azaldu eta gero ere, eurenean jarraitzen dute. Espainieraz baino ez dutelako entzun eta ulertzen? Ez dituzte euskararen oinarri-oinarrizko egiturak menperatzen.
Gure ikasleek oso gutxi irakurtzen dute euskaraz (askok ezer ere ez), oso gutxi hitz egiten dute euskaraz (askok ezer ere ez). Beraz, askoz gehiago irakurri behar dute euskaraz, askoz gehiago hausnartu behar dute euskaraz, askoz gehiago idatzi behar dute euskaraz (eta guk zuzendu), askoz gehiago hitz egin behar dute euskaraz, eta entzuten jakin. Eta jakin behar dute, honela ez badute egiten, ez dutela euskara ikasiko. Hizkuntza bat ezin da ikasi erabili ezean. Eta ez badakite, ezin izango dute gainditu. Edozertara gainditzen baditugu, selektibitateko iazko suspentsoak biderkatu egingo dira, eta dena dela, euskara jakin barik irtengo dira ikastetxetik. Gauden egoeran, euskara eta euskaraz irakasteko egin dezakegun guztia eta gehiago, gutxi izango da. Agian ezinezko baten aurrean gaude.
Ehun bat irakasleko klaustro guztiz euskaldun eta euskaltzale bati idatzi nizkion hitzak (eta e-mailez bidali), 60 urterekin borondatezko erretiroa hartu baino hiru hilabete arinago. Eta ez nuen erantzun bat bera ere jaso.
E-maila bidaltzerakoan akatsen bat egin nuela pentsatu nuen lehenengoan (teknologian atzeratua izan naiz beti, eta lehenengoz bidaltzen nien e-mail bat ikastetxeko irakasle guztiei). Mintegikide bati galdetu nion ea e-maila jaso zuen, eta baietz esan zidan, e-maila ondo bidali nuela eta denek jaso zutela. Ez nuela erantzunik jaso esan nionean, nire mezuak erantzuna bere barnean zuela erantzun zidan, eta ez zegoela hari ezer erantzuterik. Egun horretan bertan beste irakasle batek nire mezua irakurri zuela esan zidan (oraingoan nik lehenago ezer aipatu barik). Arrazoia eman zidan, baina gure hizkuntzaren irakaskuntza eta zabalkundea ezinezkoa barik egingarria dela esan zidan, horretarako, ordea, ikastolen sorrerako espiritu hura dela guztiz beharrezkoa, guraso-ikasle-irakasle proiektuaren inguruan guztiz bat eginda egotearena.
Ezin da euskara irakatsi hiztun aktiborik sortu barik, eta ezin da hiztun aktiborik sortu euskara irakatsi barik
Nire institutuetako esperientzia luzean (36 urte) amaierako urtean aipatzen zidan irakasle batek nire lanaren hasieran beste irakasle batek aipatu zidan ikastolen sorrerako espirituari buruz, baina oraingoan (zorionez) espiritu hori goratzeko, ze nire hasiera hartan irakasle hark gogor gogorarazi zidan ez nengoela ikastola baten eta nire euskara irakasteko eta eskatzeko asmoa ez zela zilegi institutu batean .Eta zilegi eta onargarria da ikasleak euskaraz alfabetatu barik irtetea institututik? Zilegi eta onargarria da ikasleak euskaraz hitz egin, irakurri eta idazten jakin barik irtetea institututik? Bide batez esateko, ezagutzen ditut ikastolara joan direnak eta hitz bat bera ere euskaraz egiten ez dutenak. Une honetan denok antzean gabiltzala da nire susmoa. Eta ezin izan da dirua digitalizaziorako barik (Suedian konturatu dira dagoeneko hezkuntzara ekarri duen porrotaz), euskarazko alfabetatzea eta ahozko komunikazioa bermatu edo zainduko duen mailaz mailako kanpo ebaluaziorako erabili?
Kike Amonarrizi “Euskara irakatsi ala hiztun aktiboak sortu?” iritzi-artikulua irakurri nion Berrian martxoaren 29an. Ba, nire iritziz euskara irakastea eta hiztun aktiboak sortzea banaezinak dira eta ez hautazko aukerak. Ezin da euskara irakatsi hiztun aktiborik sortu barik, eta ezin da hiztun aktiborik sortu euskara irakatsi barik. Euskara irakastea euskaraz hiztun aktiboak sortzea da, baina ez bakarrik hiztun aktiboak sortzea, irakurle aktiboak eta idazle aktiboak ere sortu behar ditugulako. Bestela, ze literatura, egunkari, aldizkari izango da inork irakurtzen ez duena edo inork irakurtzen ez dakiena? Hor arazo gogor-gogorra daukagu.
Nik astean hiru ordutan oso gutxi egin ahal izan dut (asko ahalegindu naizen arren). Mintegian lau apal osorik utzi ditut urteetan ikasleekin irakurri gura eta, ordu zein asti faltagatik, irakurri ezin izan ditudan iritzi-artikulu, elkarrizketa, ipuin eta abarrez beteta. Sufritu egin dut eta pena handia izan dut gehiago ezin egiteagatik. Eta atsekabe itzela sentitu dut ikasleak euren artean gaztelaniaz entzuterakoan, batzuetan bikainaren bila ibili diren eta lehenengo ilaran irakaslearen aurrean esertzen diren horiek ere bai. Eta irakaslea ezin euren intimitatean sartu.
Euskara irakaslearen minari buruz Uribe Kostan D ereduko lehenengo belaunaldian hamarreko ikaslea izan nuen Ainhoa de Diego Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak kontatu zidan lehenengoz, bere lehenengo irakasle esperientziari buruz hitz egin zidanean eta ikasleak berari espainieraz zuzentzen zitzaizkiolako zuen mina azaldu zidanean. Haserre zegoen eta ulertu ezinik, beraiek nire ikasleak izan zirenean beti euskaraz egiten zidatelako. Bai, euskara irakaslea izatea gero eta errazagoa barik, gero eta zailagoa da. Nik ikasleek niri euskaraz egitearen zortea izan dut aurten arte, ze aurten ikasle gutxi batzuk (zehazki mutil bik) espainieraz egin didate, eta ez bakarrik hori, batek ohitzen hasteko ere esan zidan (hori Gernikan). Bai, min egitera. Eta ze defentsa dauka irakasle batek? Zer egiten du min horrekin guztiarekin? Gertaera beste batzuei kontatu? Periodikoan idatzi? Sufritutakoa sufritu duelako errudun sentitu?
Bigarren batxilergoan iraintzaile/iraultzaile hitzak ezberdintzen ez dituena zure gainetik dago agintean, bigarren batxilergoan euskaraz liburu bi irakurri behar dituela mila bider errepikatu diozun arren, sinetsi ezinik begiratzen dizunak dauka agintea, gizartean euskalduna galtzaile eta zigortu beharreko izendatu delako. Beste ikasle batek (berau ere mutila, baina isila eta lotsorra den horietakoa) idazlan eder-eder baten azaldu zidan euskaraz hitz eginez gero “etarra” edo “vasquito” irainak jasan behar dituztela, iraintzaileak gutxi batzuk direla, baina agintea eurek daukatela. Horixe azaldu zidan ikasle batek azken azterketan iazko uztaileko deialdian selektibitatean jarri zen Martin Ugalderi buruzko “Itzulera baten historia” Anjel Lertxundiren testuari lotutako idazlan proposamenari erantzunez eta herrian gertatutako aldaketak kontatuz. Bai, zer jasan behar dugun! Ez zen berea idazlan eder bakarra izan, beste idazlan batzuk ere gordeta dauzkat. Baina dena ez da isilean gorde eta jasan beharrekoa.
Yolanda Elorriaga Iturri. Erretiroa hartu duen irakaslea.
2023ko ekainean idatzita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]