Gora Gasteizek jaurtiko du 11 Kolore Festaren txupinazoa Donostian

  • Ekainaren 6an ospatuko da 11 Kolore Fest Donostian “Izan Kolore” lemapean. Aniztasunaren aldeko festan Gora Gasteiz ekimenak botako du txupinazoa, antolatzaileen esanetan “parte hartzearen eta inklusioaren bitartez Gasteiz irekiago bat, justuagoa eta azken batean hamaika koloretakoa egitea posible dela erakutsi dutelako”.


2015eko maiatzaren 25an - 09:41

Berrikuntzekin dator aurtengo edizioa: Goizean zehar haurrentzako perkusio tailerra eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak eta Bidez Bide elkarteek Zurrumurruak desegiten eta Aingeru zaindariak erakusketak antolatu dituzte Boulebardean.

Eguneko ekitaldi nagusiak, 11 Danbor Martxak, hasiera ordua eta lekua aldatuko ditu eta 18:30ean irtengo da Konstituzio plazatik. “11 Pintxo 11 Zapore” ekimen gastronomikoa ere errepikatuko dute eta munduko gastronomietan oinarritutako pintxoak dastatzeko aukera izango da egun guztian zehar.

Aniztasunaren inguruko beste bi zita ere izango dira Donostian: Gipuzkoako Erregio Etxeen jaia maiatzaren 31n Konstituzio plazan eta “Sukaldeanitzak” ekimena ekainaren 13an Donostiako elkarte gastronomikoetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude