Googlek 5.000 milioi dolarreko salaketari aurre egin beharko dio “ezezagun” moduan nabigatzen duten erabiltzaileen informazioa metatzeagatik

  • “Pribatutasun sentsazio faltsua sortzea” eta “iruzurra” egozten dio AEBetako enpresari Kaliforniako salaketa kolektibo batek.

Googleren "ezezagun" modua

2020ko ekainaren 4an - 11:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

The New York Times egunkariaren arabera, Googlek 5.000 milioi dolarreko (4.600 milioi euro pasatxo) eskakizun kolektiboa ordaindu beharko du Kalifornian, Telefono Interzeptazioaren Lege Federala (Federal Wiretap Act) urratu duela frogatzen bada. Lege horren arabera, enpresak ezin du erabiltzaileen baimenik gabe eta horiei modu pribatuan nabigatzen ari direla pentsaraziz Interneten egiten dutenari buruzko informazioa bildu. Salaketaren arabera, Googlek “kontsumitzaileen nabigazio-historia arakatu eta jasotzen du”, baita erabiltzaileek pribatutasuna mantentzeko neurriak hartzen badituzte ere. Salaketa jarri dutenen ustez, konpainiak datuak biltzerako orduan lege federala urratzeaz gain Estatuko arau bat ere hautsi du, alderdien adostasuna eskatzen duena.

Salaketak dionez, erabiltzaileak nabigazio pribatua aukeratzen duenean, enpresak bestelako jarraipen-tresnak erabiltzen ditu editore edota iragarleei erabiltzaileak bisitatzen dituen webguneak jakinarazteko. "Googlek kontsumitzaileen nabigazio-historia eta beste zenbait jarduera-datu arakatu eta biltzen ditu webgunean, kontsumitzaileek datuen pribatutasuna babesteko hartzen dituzten babes-neurriak alde batera utzita", dio Boies Schiller Flexner abokatu-bulegoko bazkide den Mark C. Maok Boies Schillerren oharrak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2025eko maiatzaren 21
Teknologia
Adimen kolektiboa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!