Google-ko 60 bat langilek sexismoa salatu dute, emakumeei gutxiago ordaintzen dietela argudiatuz

  • Googlen lan egiten duten 60 bat emakume langile multinazional informatikoaren aurkako salaketa judiziala aurkeztea aztertzen ari dira, gaur The Guardianek jakitera eman duenez. Enpresak sexismoa sustatzen duela diote, ardura antzeko postuetan emakumeek gutxiago kobratzen dutelako.

Salaketaren azken helburua, Google-n ezezik Silicon Valleyko enpresa guztietan ere, berdintasuna bultzatzea dela adierazi du abokatuak.

2017ko abuztuaren 9an - 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Salaketa judiziala jartzea aztertzen ari da eskubide zibilen aldeko abokatu James Fingerrek. Diskriminazio zantzu nabarmenak daudela adierazi du, sexismoa salatu duten langileen erdiarekin hitz egin ostean. Emakumeen testigantza horietan oinarrituta adierazi du lan berdina egiten duten lankide gizonezkoek, batez beste urtean 40.000 dolar gehiago kobratzen dutela, nahiz eta emakumeek maila eta prestakuntza antzekoak izan.

60 emakume baino gehiago batu dira azken hiru asteetan diskrimazioaren aurkako kexa honen atzean. Horien erdiak gaur egun Googlen lanean jarraitzen du, eta Finbergek adierazi duenez, egun enpresan ez dauden dozena bat emakumek “lan garapenean diskriminazio sexistak izan duen pisua” azpimarratu dute Google uzteko arrazoi nagusitzat.

Google-k behin eta berriz ukatu du gizon eta emakumeen arteko soldatetan diskriminaziorik dagoenik eta balizko salaketa judizialari garrantzia kendu dio 60 bat lagun oso lagin txikia dela esanez. “Beti izango dira aldeak soldatetan lanpostua, rola eta eraginkortasuna kontuan hartuta, baina prozesu horretan generoak ez du alderik ezartzen”,  azaldu du Google-ko eledunak.

Bigarren polemika egun gutxitan

Silicon Valleyko erraldoiari kritikak pilatzen ari zakizkio azken asteotan. Pasa den astean Google-ko software garatzaile batek idatzitako manifestuak arrabotsa piztu zuen.  Barne mailan zabaldutako idazkian argudiatu zuen zuzendaritza postuetan emakume gutxi egoteak arrazoi biologikoekin lotutako kontua zela. Langile askoren kritikak piztearekin batera, honezkero bizi-bizi dagoen enpresa barruko berdintasun ezari buruzko eztabaia hauspotu zuen kasuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!