Larunbatean protesta egin du Donostiako Babes Sareak, Gipuzkoako Plazan dagoen 'Gogoko Goxuak' kafetegian. Hainbat langileri ez diotela ordaindu salatzen ari dira ia larunbatero egiten ari diren protestetan.
Goizeko 11:00ak aldera kafetegira sartu dira hamar lagun, bertan daudenei esku-orriak emanez eta salaketa eginez. Kafetegiaren barnean dagoen arduradunak agerikoa du hainbat aldiz kudeatu behar izan duela egoera bera, eta hasieratik suminduta Ertzaintzari deitu dio. Barnean, Olaia izeneko langile ohiak kafetegiko bezeroen arreta lortu eta bere kasua azaldu du. Azalpena amaitutakoan galdera batzuk ere egin dizkiote kafea hartzen ari ziren bezeroek. Amaitzean, joan egin dira, eta haien atzetik kafetegian zegoen bezeroen erdia.
Ondorengoa diote oharrean:
"Kafetegi honetan lan egin duten Maddi eta Olaia langileen ahotik jakin dugunez, bertan lan egiten duten askoren aurkako abusu laboralak ematen dira. Besteak beste, zor zaien soldata ez ordaintzea ohikoa da hemen lan egiten langileen artean. Maddik, adibidez, hilabetez astean 20 ordu lan eginda 650 euro bermatzen zizkion, baina zegozkion baino ordu gehiago egiteaz gain (133) gutxiago kobratu du; 571 euro. Oraindik ez du dena kobratu. Olaia, aldiz astebete eta egun bat egon da lanean, ez ziotelako hitzartutako kontratua egin, eta ondorioz ez du ezer kobratu oraindik. Bi hauek ez dira horrelako egoerak jasan dituzten bakarrak, ezta gutxiago ere; aurpegia emateko adorea izan dutenak baizik. Gazteak eta alternatiba gabekoak diren pertsonei kontratu eskasak edo kontratu gabeko lanaldiak inposatu zaizkie, gero beren egoeraz aprobetxatu eta beren lanagatik zor zaiena ez ordaintzeko".
Babes Sarea "ez dela geldituko" eta Maddi eta Olaiari ordaindu arte "beren iruzurrak salatzeko egintzak egiten jarraituko" dutela diote.
Hemen ARGIAk grabatu duen bideoa.
Hemen beren kasua azaldu dute beste bi langilek, Babes Sareak egindako bideoan.
“Babes Sarea bakarrik eta babesgabe sentitzen garen langileok gure autodefentsa antolatzeko tresna da", diote. "Gatazka laboral hauek, baldintza prekarioak, abusuak... ez dira arazo indibidualak, eta indibidualki ez ditugu konponduko. Denok langile klasekoak bagara denok batera egin behar diegu aurre arazo hauei. Horregatik Maddi eta Olaiaren gatazka gure gatazka ere bada. Gaur egungo egoeran esplotazioa inoiz baino gogorrago eta krudelago bihurtzen ari da, eta horri aurre egiteko langileok antolatzea funtsezkoa dela uste dugu". Iruñean, Bilbon eta Gasteizen ere antolatu dituzte halako taldeak.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]