Glovoren aurkako lehen salaketa aurkeztu dute Nafarroan

  • LAB sindikatuak eta enpresako langile batek jarri dute salaketa, langilea "autonomo faltsua" dela iritzita. "Langileen aurkako esplotazio eta tratu txar eredu berriei" aurre egiteko "lehen urrats" bat dela adierazi du sindikatuak.

Dos Por Dos eta Kauldi Iriondo

2019ko abuztuaren 13an - 10:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

LAB sindikatuak eta enpresako langile batek Glovo enpresaren aurkako salaketa jarri dute astelehenean, Nafarroako Gobernuko Lan Sailean. Salatzaileen arabera, langilea "autonomo faltsua" da. "Enpresarekiko harremanean ez dagoela autonomoei dagozkien baldintzarik" eskatu du salaketak. Sindikatuak salatu du Glovok langileak behartzen dituela "askotan" autonomo bezala alta ematera, "autonomo izateko baldintzarik ez dagoenean".

Iruñera heldu berria den Deliveroo enpresak ere antzeko sistema erabiltzen duela salatu du sindikatuak. "Prekarietate basatiaren" esplotazio eredua da praktika horien atzean dagoena, LABen ustez: "lanaren uberizazioa": "Soldata baxuak ezartzeaz gain, [langileek] ez dute oporrik edota ordaindutako baimenik, laneko bajarik, ordutegirik, lanaldirik edo beste inolako eskubiderik".

LABek esplotazio eredu honek langileen artean sortzen duen lehiakortasuna eta gizarte segurantzari egiten zaion iruzurra ere nabarmendu ditu. Autonomo faltsuen ereduarekin "ehunka langileen ekarpena" saihesten dute enpresek, gizarte prestazioetan eragina lukeena.

Aurkeztutako salaketa bide baten hasierako urratsa dela adierazi du LABek: "Esplotazio eta tratu txar eredu berriei aurre egiteko" eta "lan eskubideen sarraskiari harresi bat jartzeko".


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.