Glovok 206 banatzaileren 248.000 euro ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari

  • Nafarroako Sozial Arloko 1. Epaitegiak atzera bota du Glovok 2022ko azaroko epaiari jarritako helegitea. Helegitearekin, Glovok banatzaileak ez direla haren enplegatu berretsi nahi zuen.


2023ko irailaren 14an - 09:01
Azken eguneraketa: 11:20
Argazkia: Food

Auzitan zegoen epaia Sozial Arloko 1. Epaitegiak 2022ko azaroan emandako zen. Horren arabera, aintzat hartu zuen Estatuko Gizarte Segurantza Nagusiak Nafarroako Glovoren aurka jarritako salaketa. Epai hark onartzen zuen 2018ko urria eta 2019ko abuztu artean Nafarroako Glovoko 206 banatzaile enpresa horren langile izan zirela eta ez langile autonomoak.

Funtsean, epaiak azaltzen du enpresak nola egiten duen lan banatzaileekin eta nola arautzen duen haren lana bere algoritmoekin, eta horren ondorioz, banatzaile horiek ez direla autonomoak baizik eta Glovoren langile. Oraingo epai honek bat egiten du Espainiako Auzitegi Gorenak 2020ko irailean emandakoarekin, zeinak argi finkatzen zuen Glovo eta haren banatzaileen arteko langile harremana.

Epaiaren ondorioz, Glovok estatuko Gizarte Segurantzari ordaindu beharko dizkio 248.738 euro, eta epaiak eragiten dien 207 langileek eskatu ahal izango dizkiote Gizarte Segurantzari bere garaian epe horretan haien patrikatik autonomo gisa egindako ordainketak.

Orain, Glovok erabaki beharko du helegitea Nafarroako Auzitegi Nagusira Eramango duen hala ez. Hala ere, oso gaitza izango da aurrerantzean Glovok eta antzerako enpresek beren banatzaileen autonomia ikuspegia defendatu ahal izatea. Aipatu Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaz gain, 2021etik indarrean da Rider Legea, eta horrek ere bultzatzen du enpresa horiek banatzaileak soldatapeko langiletzat hartzera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Glovo
Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


Riderren “lan-babes falta” eta “muturreko arriskuak" agerian utzi ditu ikerketa batek

Glovo, Just Eat eta Uber Eatseko janari banatzaileen %70-75ak paperik gabe lan egiten du EAEn, El Salto hedabideak Journalismfund Europe-rekin elkarlanean egindako ikerketa-erreportajearen arabera. Horrek asegururik gabe uzten ditu langileak lanean lesioren bat izanez gero.


Glovok bere riderrak espiatzen ditu, baita lanean ez daudenean ere

Langileak espiatzeaz gain, ikerketa batek ondorioztatu du enpresaren app-ak datu pertsonalak eta geolokalizazioak bidaltzen dituela.


Ziclo-P: Glovoren alternatiba etikoa

Ziclo-P kooperatibako kide Leire Rodriguez Metropoli Forala saioan izan dugu hiri garraiobide jasangarriaz, solasean. Bizikleta erabiltzen dute haien banaketa lana egiteko.


Glovoren kontra deklaratuko du LABek Bartzelonako fiskaltzaren aitzinean

Glovo eta haren gisako enpresek langileak autonomo gisa kontratatzen dituzte, oinarrizko langile eskubideak urratuz. Errealitate hori borrokatzen dabil Euskal Herrian LAB, eta fiskaltzak lekuko gisa deklaratzera deiturik, ostegun honetan sindikatuaren ordezkaritza bat egonen da... [+]


Eguneraketa berriak daude