Gizonezkoena baino 266 euro txikiagoa da 16 eta 29 urte bitarteko emakumeen soldata EAEn


2016ko irailaren 21ean - 10:28
"Ibilbide moreak" txostenaren aurkezpena. (Argazkia: @GazteKontseilua)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txostenaren aurkezpenean helburua “emakumeen eta gizon gazteen laneratzea berdina zen aztertzea” izan dela azaldu du Maialen Olabe EGK-ko buruak. Gaineratu du desberdintasunak hasiera-hasieratik daudela: “segregazio horizontala” dago ikasketak aukeratu behar dituztenean, esaterako.

Soldata arrakalaren arrazoi nagusietako bat lanaldi mota dela azaldu du Olabek: emakumeen %48,9k lanaldi partziala du, gizonezkoen bikoitza baino gehiagok (gizonezkoen %22,1ek du lanaldi partziala).

Emakumeek lehen laneratzean estetika eta amatasunarekin loturiko jazarpen matxista jasaten dutela azaldu du Olabek, eta enpresei dei egin die, sexu jazarpenaren aurkako protokoloak martxan jarri ditzaten. Genero ikuspegia “negoziazio kolektiboan, lan arloko segurtasun formakuntzan eta politikak diseinatzeko orduan” aintzat hartzeko eskatu die.  

Administrazio eta sindikatuekin harremanetan jarriko direla iragarri du gazteriaren kontseiluak. Administrazioari eskatu dio Berdintasun planen “jarraipena eta ebaluazio kontrol altuagoak” egin ditzan, “emakume gazteen galeren aurka egiteko”. Hala ere, Berdintasun planetatik at negoziaketarako aukera izatea ezinbestekotzat jo dute, Berriak jaso duenez: “Negoziazioan gizonezkoen nagusitasun bat dago; ekonomikoki kementsuak diren arlo ekonomikoetako sektoreen ordezkaritza maskulinoa da, eta emakumezkoen begirada eta ahotsa ez da heldu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude