Giza katea egin dute asteazkenean Iruñean AEK eta IKA euskaltegien alde

  • Nafarroako gobernuak AEK eta IKA euskaltegiei hitzartutako diru laguntzak zor dizkiela salatu zuten asteazkenean. Euskaltegiak ez ito lelopean ikasle eta irakasleak laugarren aldiz kalera irten ziren asteazkenean protesta egiteko.


2014ko apirilaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Giza katea egin zuten atzo Iruñean AEK eta IKA euskaltegiaren alde. (Argazkia: Ahotsa.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2013. urterako euskaltegientzat 245.000 euroko diru laguntza onartuta zegoela salatu zuten giza katean. Gobernuak ordea diru laguntzarik banatu ez duela adierazi dute. 2014. urtean oraindik ere “Hezkuntza Departamentuak diru laguntzen deialdirik egin ez duela” azaldu zuten parte hartzaileek.  

Giza katea Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean hasi eta Hezkuntza Departamentu parean amaitu zen. Euskaltegien “egoera larria” salatu dute euskaltegietako kideek eta euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu dute.

Giza katearen argazki galeria egin dute Ahotsa.info-n.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude