Ez dakit Katalunian mugaz gaindikotasuna nola lantzen duten, lotura hautsi horiek osatzeko balioko ote duen prozesu politiko berriak, perpyniatarren eskurik ba ote zen giza kate izugarri hartan. Ez dakit hangorik, hemengoaz dakidana da herritarren kemena bereziki mugaz alde batean kontzentratu dela, eta aski berant ohartu garela gu ekimen horren dimentsioaz eta erabakitze eskubideak Iparraldean ere izan zezakeen garrantziaz.
Agian, erritmo politikoak ezberdinak direla oso barneratua dugulako, edo alde bateko dinamikak beste aldera pasatzerakoan halako aduana mental batek gelditzeko agintzen digulako; akats historikoak errepikatzeko ikara. Izango da tartean ez-ezagutze puntu bat ere. Eta baita Iparraldea hauteskunde giro etengabe batean murgildua ibili dela, hasi herriko bozetatik eta Europakoetaraino. Hori dena egia da, baina hala izanik ere uste dut bazuela garrantzia erabakitze eskubidearen mugaz gaindikotasuna lantzeak, eta baduela oraindik ere. Segur aski Iparraldekooi dagokigu kate horri begi bat eranstea, hark ere gu ikus gaitzan.
Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimenduko bozeramaile Josu Etxaburuk eta June Romatetek agerraldia egin dute Donostian. "Euskal herritar gehienak ordezkatzen dituzten erabaki eta adostasunak" lortzeko,... [+]
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Gaur hamar urte bete dira bi urtez egin ziren 208 herri galdeketetatik lehena izan zenetik, eta ospakizuna Etxarri-Aranatzen egin da, jai giroan, erakusketa batekin, ekitaldi batekin eta herri bazkari batekin.
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
'Euskal Herriak Erabaki – Basques Decide' leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk Tourrean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria mundura zabaltzeko. Bidasoaren bi aldeetan herri bat dagoela argi utziko du Gure Eskuk uztailaren 1, 2 eta 3an... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako Tourraren hasierako etapak Euskal Herritik pasako dira. Gauzak horrela, Gure Eskuk "Euskal Herritik Mundura" izeneko ekimena antolatu du". Tourrak nazioartean duen oihartzunaz baliatuz, Euskal Herria zazpi lurraldeko herri bat dela eta erabakitzeko... [+]
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]