Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba mugagabea hasiko dute abuztuaren 14an

  • ELA sindikatuak deitu du grebara  “sorosleekin asteazkenean egindako bileren ostean”.

Sorosleek Donostian egindako elkarretaratzeetako bat. Argazkia: ELA

2018ko abuztuaren 03an - 11:00

Hiru hilabeteko negoziaketa eta hiru eguneko grebaren ostean erabaki dute greba mugagabea antolatzea. Soldata igoera ez da eskatzen duten gauza bakarra, atseden tarte gehiago nahi dute, hamar orduko 20 minutu baitituzte bazkaltzeko.

Asteazkenean balorazioa egin zuten uztailaren 29tik 31era antolatu zuten grebaz eta horren ostean dator borrokaren beste pauso bat haratago egitea: greba mugagabea deitzea abuztuaren 14tik aurrera. Aurreko hiru eguneko grebaren Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen zerbitzu minimoekin (%80koak) oso kritiko azaldu dira sorosleak.

Gaiari buruzko informazio gehiago Langile borroka kanalean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude