Ertzaintzak Gipuzkoako Foru Aldunditik kanporatu ditu protestan ziren zaharren egoitzetako langileak

  • LAB sindikatuak antolatutako protestaren baitan Foru Aldundiaren egoitzako sarrera hartu dute goizean greban diren langileek, “hitzarmena orain” aldarria bertara eramanez. Arratsaldean, kanporatu egin ditu Ertzaintzak.


2019ko maiatzaren 21ean - 12:53
(Argazkia: Arantxa Iraola)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan sartu eta eserialdiari ekin diote zaharren egoitzetako langileek astearte goizean, konponbidearen alde egitea exijituz. Soldata arrakala gainditzea eta lan baldintzak hobetzea eskatuz, 2018ko irailean ekin zioten protestari, eta ordutik greba egun dezente egin dituzte: 62 ELAk, eta 17 LABek. Azken honek gaurtik maiatzaren 25era arte greba egun gehiago deitu ditu, eta testuinguru horretan abiatu dute eserialdia.

Egoitzan sartzearekin batera gainean izan dituzte segurtasun zaindariak, baina txistu eta sirena hotsez lagunduta, grebalariek eserialdiarekin jarraitu dute.

 

Sarrera pixoihalekin ere bete dute, Garako kazetari Ane Urkiri Ansolaren irudietan ikusi daitekeenez:

 

Bien bitartean, kanpoan bildu dira zenbait kide, barruan direnei babesa helarazteko. Kanpalekua irudikatu dute egoitzaren aurrealdean, gaua ere bertan pasatzeko prest daudela adierazi baitute.

Eguerdian bertaratu da Ertzaintza, eta protestaren arduradunak identifikatu ostean bertan jarraitu dute grebalariek. Arratsaldean, baina, protestan ziren kideak kanporatzeari ekin diote ertzainek. Barruan hogei pertsona inguru ziren, eta ertzaintzak hauek identifikatzeari ekin dio, ostean arrastaka kalera ateratzeko. Kanpoan ziren kideek txalo artean hartu dituzte barrutik aterarazi dituztenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!