Gipuzkoako Foru Aldundia PIGRUG 2019-2030 bideratzen hasi da

  • Jose Antonio Asensio Ingurumen diputatuak aurkeztu du 2030era arte Gipuzkoako hondakinen plan nagusi izan behar duenaren tramitazioa martxan jartzea, bederatzi hilabeteko bidea egingo duena.

Zero Zabor @zero_zabor
2018ko ekainaren 04a

EAJ-PSE bikokteak Zubietako erraustegia eta hura osatu behar duten azpiegiturak –TMB, eskorien tratamendua...– amaitzen direnerako eduki nahi du lege bihurtuta Gipuzkoako hondakinen plan nagusia, siglak erdarazko izenetik hartuta PIGRUG 2019-2030 edukiko duena (euskarazko GHHKPO ez du inork erabiltzen, gaztelaniaz sortu eta euskarara itzulitako dokumentazioetan baizik). Hala agindu du Jose Antonio Asensio diputatuak prentsari egin dion aurrerapenean.

Gipuzkoa 2030erako birziklatze tasan %65era iristea izango omen du helburu. Konparazio bat egiteko, 2030rako 21 urte eramango ditu %80 inguruko birziklatze tasak edukitzen 2009an gaikako bilketa orokortuan (Atez Atekoa) hasi zen Usurbilek.

Ekonomia zirkularraren eta klimaren aldaketa mugatzeko politikaren parametroetan kokatu du Asensiok PIGRUG berria eta zero zabor helburua ere aipatu du. Hala ere, zabortegirik gabeko sistema bat aipatzean euskarazko bertsioak ez daukan xehetasun argigarri bat badu gaztelaniazkoak: euskaraz "ondorioz 0 zabor isurketa eragingo duena" dioen moduan, gaztelaniaz "un vertido 0 de residuos primarios" dio. Beraz, aurretik Bizkaiko agintariek egin zuten moduan, Gipuzkoakoek ere erabaki dute erraustegitik pasatzean sortutako errauts eta eskoriak ere (erretakoaren %25) zero zabor kontsideratzea.

Ororen buru, Asensiok esan duenez “plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Errausketa  |  Gipuzkoako erraustegia

Errausketa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-20 | Zero Zabor
Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan

ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta.


Langile bat hil eta hainbat zauritu dira Belgikako erraustegi batean izandako leherketan

Pertsona bat hil eta lau zauritu dira gutxienez Indaver konpainiako erraustegi batean, Anberestik gertu dagoen Stabroek hirian joan den ostegunean leherketa izan ostean. VRT hedabidean jaso dute albistea eta diotenez, ez dago argi zerk eragin zuen leherketa. Bigarren aldia da bi urtetan istripua gertatzen dela erraustegi honetan.


2018-07-24 | Zero Zabor
Paris kanpoaldeko erraustegi batean "leherketa bortitza" izan dela informatu dute

Uztailaren 23an "leherketa bortitza" gertatu da Azalys izeneko Paris kanpoaldeko erraustegian, Actu.fr hedabideak informatu duenez.


2018-07-19 | Zero Zabor
Australian Sydneyko mega-erraustegi proiektua atzera bota dute, kutsadura arriskuengatik

Australian Sydney hiri ondoan eraiki nahi zuten erraustegi erraldoi baten planak blokeatuta geratu dira Plangintza Batzorde Independenteak erabaki ostean 'segurtasun falta' atzeman duela haren kutsadurak gizakiengan eta ingurumenean eragingo lituzkeen kalteez.


2018-07-18 | Zero Zabor
Mexikoko udal gobernu hautatu berriak erraustegi proiektua geldiaraziko du

Manuel Lopez Obrador eta Morenak Mexikoko hauteskundeetan lortutako garaipena iritsi da Maxiko hiriburuko udal gobernura ere. Metropoliaren legebiltzarrean, hautetsi berriek argi eta garbi adierazi dute aurreko legealdiaren amaieran modu irregularrean onartutako erraustegi proiektuak atzera botako dituela.


2018-07-02 | Zero Zabor
Bartzelonako fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia kutsaduragatik

El Periodico de Catalunyak zabaldu duenez, Bartzelonako Ingurumen fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia, dioxina eta kiratsezko kutsaduragatik. Orduko 45 tona zabor nahasi kiskaltzen ditu Espainiako estatuko bigarren erraustegi handiena den horrek.


2018-06-29 | Usurbilgo Noaua
Usurbilgo festak erraustegiaren aurkako manifestazioarekin hasi dira

Erraustegiko lanak aurrerabidean diren honetan, agian erraustegia eraikia izan aurreko azken jaiak izan daitezke egunotakoak. Eta Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru garai honetan, proben fasean izan dezakete Zubieta gaineko planta. Beste behin, ez hemen, ez inon, erraustegirik ez dutela nahi exijitzeko eta aipatu proiektuaren aurka mobilizatu dira ehunka usurbildar gaur, festen atarian.


2018-06-28 | Zero Zabor
Madrilgo udalak Valdemingomezko erraustegia ixtea erabaki du

Madrilgo udalak iragarri duenez, Valdemingomezko erraustegi polemikoa 2025an itxiko du. Horretarako bidean, Madrilek errausten den hondakin kopurua %50era murriztuko du 2022rako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude