Gipuzkoako Batzar Nagusiek Xua gurasoekin etxera itzultzeko eskatuko diote Espainiako Barne Ministerioari

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute kartzelan dagoen haurra gurasoengandik ez bereizteko mozioa. Urtarrilaren 19an Xuak hiru urte beteko ditu eta Espainiako legearen arabera ezingo du bere amarekin espetxean bizitzen jarraitu. Beren zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten guraso presoekin batera etxeratzeko eskaera babestu dute EAJ, Elkarrekin Gipuzkoa, PSE eta EH Bilduk. PP da aurka agertu den bakarra.

Argazkia: @sare_herritarra

2020ko urtarrilaren 8an - 11:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Xua Gurasoekin Etxera plataforma eta Sarek egindako eskaera onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek.

Valentziako Picassenteko kartzelan jaio zen Xua eta bertan daude umea eta bi gurasoak. Familiarengandik 600 kilometrora, bisitan joatea 1.200 kilometroko bidaia da.

Xuaren guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak ez dute odol deliturik eta beraien 12 urteko kartzela zigorraren 10 urte bete dituzte, zigorraren hiru laurdena baino gehiago. Espainiako estatuko legedia arrunta aplikatuz gero, biek baldintzapeko askatasunean behar zuten. Sarek eta Xua Etxera plataformak aurkeztutako ebazpenak salbuespeneko legedia alboratzea eta Xua bere gurasoekin batera etxera ekartzea eskatzen dute.

Haritz Perezen txioak nabarmentzen duenez, Orio eta Usurbilgo udalek ahobatez eskatu dute Xua gurasoekin itzul dadila etxera. Bideoan, EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide Aittor Arantzabalen hitzartzea:

Elkarrekin Gipuzkoak zera adierazi du:

Mozioa onartuta, Espainiako Barne Ministerioari bidaliko diote eskaera

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Xua Gurasoekin Etxera ekimenak eta Sarek aurkeztutako mozioa onartu dute eta eskaera Espetxe Zuzendaritzari, Zaintzako Epaileari eta espainiar Barne Ministerioari bidaliko diote. Sinatzaleen ustez, «justiziagatik, gurasoengandik ez lituzkete banatu beharko, baina baita elkarbizitzaren mesedetan ere».


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...