Gerrarren soinua izango du ardatz aurtengo Ertz jaialdiak

  • Ostegunean hasi da Beran eta Donostian egiten den Ertz, Bertze Musika Jaialdia. Hainbat kontzertu, hitzaldi, erakusketa eta zine-emanaldi antolatu dituzte irailaren 12ra arte iraungo duen jaialdirako. Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbiok emango diote hasiera 14.a den edizio honi, Hegi, Egia, Egiak emanaldiarekin.


2013ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Gerraren soinua izango du ardatz aurtengo jaialdiak, “Donostian, Irunen, eta baita Beran ere, arrasto latza utzi zuen gerra napoleonikoaren mendeurrena aitzakiatzat hartuta”. Ekimen guztiek aipatu gaia izango dute abiapuntu.

Bi egitarau nagusi izango ditu Ertzek: Batetik, ezohiko kontzertu eta emanaldiekin Beran gauzatuko dena; eta bestetik, Donostian egingo den ‘Hirugarren belarria’ hitzaldi multzoa.

Besteren artean, Jana Janek eta Jose Luis Maire madrildarrak eskainiko dituzte kontzertuak Beran. Donostiako hizlarien artean aldiz, Eduardo Gil-Bera eta Joe Banks izango dira besteak beste.

Audiolab, Ertz elkartea eta Berako Kultur Batzordea dira jaialdiaren antolatzaileak. Prestatu duten webgunean egitaraua osorik kontsulta daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


Eguneraketa berriak daude