Zelenskik zuzeneko negoziaketa-elkarrizketa eskatu dio Putini

Zuzeneko jarraipena
  • Ukrainako inbasioa hilabete betetzear den honetan, Al Jazeeraren arabera, Ukrainako presidenteak, Zelenskik, gerrarekin amaitzeko zuzeneko negoziaketa-elkarrizketa eskatu dio Errusiako presidenteari, Putini. Bestalde, Zelenskik berretsi du gerrarekin amaitzeko konpromisoa duela.

    Hala ere, Zelenskik gehitu du gerrarekin amaitzeko bake akordio oro erreferendumean onartu beharko dutela ukrainarrek; batez ere, Ukrainaren lurraldetasunarekin eta NATOn sartzearekin zerikusia duten gaietan.

    Jarraitu atzoko albiste nagusiak hemen.

Errusia G20 gailurretik botatzea proposatu du Poloniak

Poloniak Errusia G20 gailurretik botatzea proposatu du Poloniak. Piotr Nowakek, Poloniako parlamentuko kideak, adierazi du, gainera, AEBak ados daudela: "Gina Raimondorekin (AEBetako Komertzio Idazkaria) izan dugun bileran Errusia G20tik botatzeko proposamena egin dugu, eta gaia orain Joe Bidenen eskuetan dago".

Kiev eskualdeko Makariv herriaren kontrola hartu du Ukrainako armadak

Ukrainako Defentsa Ministerioak atzo adierazi zuen Ukrainako armadak Makariv herriaren kontrola berriro hartu duela. Kiev hiritik 60 kilometrora dago Makariv, mendebaldera, eta duela aste batzuk Errusiako armadak herriaren kontrola hartu bazuen ere, atzo galdu zuen.

Bestalde, Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi du Kiev hiriko kanpoaldeko Hostomel, Irpin eta Bucha auzoetako Errusiar tropak inguratuta daudela, eta beharrizanik gabe geratzen ari direla gehitu du.

Moldaviak laguntza eskatu dio Europar Batasunari, errefuxiatuen kopuruak osasun-sistemaren presioa handitu duelako

Ukrainako inbasioa hasi zenetik, NBEaren datuen arabera, ia 370.000 pertsona joan dira Ukrainatik Moldaviara, eta Ala Nemerenco Moldaviako Osasun Ministerioaren arabera, horietatik 100.000 herrialdean bertan geratu dira. Horrek Moldaviako osasun-sistemaren gaineko presioa handitzea eragin duela dio Nemerencoc, eta krisi honi aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.

Zelenskik zuzeneko negoziaketa-elkarrizketa eskatu dio Putini

Ukrainako inbasioa hilabete betetzear den honetan, Al Jazeeraren esanetan, Ukrainako presidenteak, Zelenskik, gerrarekin amaitzeko zuzeneko negoziaketa-elkarrizketa eskatu dio Errusiako presidenteari, Putini. Bestalde, Zelenskik berretsi du gerrarekin amaitzeko konpromisoa duela.

Hala ere, Zelenskik gehitu du gerrarekin amaitzeko bake akordio oro erreferendumean onartu beharko dutela ukrainarrek; batez ere, Ukrainaren lurraldetasunarekin eta NATOn sartzearekin zerikusia duten gaietan.

Jarraipenari ekingo diogu

Arratsalde on! Ukrainako inbasioaren zuzeneko jarraipenari ekingo diogu. Esteka honetan dituzue atzoko albiste nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-04-28 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude