Geroz eta udalerri gutxiago EAEko gune euskaldunenean

  • Gero eta udalerri gutxiago dago euskaldun gehien biltzen duen gune soziolingustikoan. Duela 30 urte EAEko 79 udalerri zeuden V. Mapa Soziolingustikoak laugarren gune bezala sailkatu duen zonaldean, orain baino 17 gehiago, UEMAk nabarmendu duenez.


2014ko apirilaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Azken urteotan 4. guneko zenbait udalerri 3. gunera pasatu dira, hala nola, Markina-Xemein. (Argazkia: Wikimedia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mapa soziolinguistikoa osatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lau gune soziolinguistiko ezarri ditu, euskaldun kopuruaren arabera.

- 1. gunea. Biztanleriaren % 20 baino gutxiago da euskalduna.

- 2. gunea. Biztanleriaren % 20-50 bitartean da euskalduna.

- 3. gunea. Biztanleriaren % 50-80 bitartean da euskalduna.

- 4. gunea. Biztanleriaren % 80 edo gehiago da euskalduna.

Laugarren gune soziolinguistikoko udalerrietan 63.493 lagun bizi dira, EAEko biztanleria osoaren %3,1. Horietatik 53.528 euskaldunak dira, hau da, euskaldun guztien % 7,1. Bizkaiko eta Gipuzkoako 61 udalerri eta Arabako udalerri bakarra (Aramaio) daude gune honetan. Udalerri txikiak dira gehienak, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte, Azpeitia eta Lekeitio izan ezik.

"Bilakaerari erreparatuz gero, ikus daiteke gero eta udalerri gutxiago dagoela laugarren gunean", dio UEMAk. "Azken urteotan, laugarren guneko zenbait udalerri hirugarren gunera pasatu dira, hala nola, Markina-Xemein. Udalerrien zein euskaldunen kopurua jaitsi egin da, hirugarren gunera pasatu baitira. Duela 30 urte, 79 udalerri zeuden laugarren gunean, orain baino 17 gehiago".

Honako hauek dira euskaldunen ehunekorik handiena duten eskualdeak:

Lea-Artibai (%81,2), Urola Kosta (%76), Busturialdea (%72), Tolosaldea (%70,6), Debagoiena (%62,8), Goierri (%59,4), Debabarrena (%58,1) eta Arratia-Nerbioi (%54,1). Tamaina ertaineko eskualdeak dira, 20.000-70.000 biztanle artean dituztenak.


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.