AEB

George Floyd poliziak itota hil zen, familiak eskatuta egindako autopsiaren arabera

  • Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko eta honen arabera, poliziak itota hil zen Floyd, inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi baitzuen.


2020ko ekainaren 2an - 07:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 25ean Mineapolisen hil zuen poliziak Jeorge Floyd, atxilotzen ari zela. Autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko, izan ere Minnesotako forentseak egindako lehen autopsiak adierazi zuen "aurretik zuen bere osasun egoeraren" ondorioz hil zela.

Baden medikuaren adierazpen hauek jaso ditu BBC hedabideak: "Heriotza eragin zuena asfixia izan zen, nire ustez: lepoa estutu izanagak (burmuinera doan oxigenoa trabatu dezake horrek) eta bizkarra estutu izanak (arnasketa eragozten duena) eraginda".

Floyden hilketa salatzeko protestak AEB guztira zabaldu dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!