Gentrifikazioaren eta alokairuen igoeraren aurkako manifestazio jendetsua Bartzelonan

  • 4.000 lagun bildu dira asteburuan Bartzelonan antolatzaileen arabera, gentrifikazioaren, turismo masiboaren eta alokairuen igoeraren aurkako manifestazioan. Hamar solairuko eraikin bat okupatu dute bidean. Instituzioei neurriak har ditzaten exijitu diete.


2017ko ekainaren 12an - 12:04
"Defenda ditzagun auzoak" aldarria Bartzelonako kaleetan. (Argazkia: @BCN_Anarchists)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Bartzelona ez dago salgai” lemapean, hedabide kataluniarrek nabarmendu dute aldarrikapen honen alde egindako bigarren deialdia dela. Poblesec auzoan, ekintzaile talde batek zortzi urte hutsik zeramatzan eraikin bat okupatu du, eta astelehenerako arduradun politikoak deitu “azal dezaten zergatik inork ez duen ezer egin sei solairuko eraikin bat itxita egon ez zedin, hiritik hainbeste lagunek joan behar duten bitartean”.

La Directak ondorengo bideoa egin du manifestazioari buruz.

Manifestazioak egin duen ibilbideko hotelei pegatinak jarri dizkiete sarreran, aurkakotasuna erakutsiz.

"Turismoak hiria hiltzen du" dioten pegatinak hotelaren sarreran. (@graciaonvas)

PAHko Carlos Maciasen hitzak jaso ditu El Periodikok. “Berehalako neurriak behar ditugu buitreen higiezinen kolonizazioari aurre egiteko, bizilagun guztiak kanporatuko baitituzte. Bartzelonak alokairu prezioak jaistea behar du eta babes ofizialeko etxebizitzen parkea askoz gehiago haztea”. Maizterren Sindikatuko eledun Lourdes Garcíak adierazi du alokairuari buruzko legea aldatu beharra dagoela, kontratuak luza daitezen, besteren artean.

"Turismoak hiria hiltzen du" pegatina.
"Ez gaituzte botako" pankarta.
"Hau ez da turismoa, hau inbasioa da" aldarria.
Eraikina okupatu duten unea.
"Etxebizitzak bizilagunentzat, ez espekulatzaileentzat".

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.