Hamabost ordu iraun ditu lege proiektua onartu ala ez erabakitzeko asteazkenean egindako saioak. Legearen aldeko apustua nagusitu da, 95 diputaturen botorekin. Kontrako botoak 46 izan dira.
Bost urtean luzatutako eztabaida eta izapideen emaitza izan da Genero Identitate Legearen onarpena. Irailaren 5ean, asteazkena, Senatuak aurrera egin zuen lege proiektuarekin. Iragazki hori pasata, diputatuen ganberari zegokion legea onartu ala ez erabakitzea, eta azkenean lege proiektuaren aldeko postura nagusitu da.
Legearen onarpenarekin, orain artean genero identitate eskubidea izandakoari lege izaera aitortu zaio. Lege proiektuak transexualak diren pertsonen eskubideak aitortu eta babestea du oinarri. Legeak, dena den, ez ditu barne hartzen 14 urtetik beherako norbanakoak. Hori dela eta, aniztasun sexualaren aldeko hainbat elkartek helegiteak aurkeztu dizkiote NBEri eta Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrari (CIDH).
Beste askoren artean, Jimena Lizama Fundacion Igualeseko zuzendari juridikoa aspektu honen inguruan mintzatu da. Lege onarpena aurrerapausotzat jo du Lizamak, baina bere iritziz “Estatua zorretan geratu da haurtzaro transekin”. “Umeak ere eskubidedun subjektuak dira, eta ondorioz eskubidea dute beraien identitatea ere aitortua izan dadin”, gaineratu du. Azpimarratu du haurtzaroan garrantzia handia hartzen duen kontua dela, eta horregatik haurren genero identitate eskubidea bermatuko duen legea lortu arte lanean jarraitzeko prest agertu da.
Konstituzio Auzitegiko prebentziozko kontrola pasa behar du orain legeak. Behin legea aztertuta, Txileko presidente Sebastian Piñeraren esku geratu da honen gaineko beto eskubidea, lege proiektuaren edukia egokia iruditzen ez baldin bazaio erabili dezakeena. Parlamentuko aholkularia den Constanza Valdes-ek Presentes agentziari adierazi dionez, prozesu honek hilabete bat iraun dezakeela uste du. Piñerak legeari betoa ezarriz gero, lege proiektua Senatuaren eskuetara itzuliko bailitzateke, eta berriz izan beharko litzateke onartua Senatuan zein diputatuen ganberan. Epealdi horretan presidenteak ezer esango ez balu, legea prest legoke promulgatua eta zabaldua izateko. Araudiaren arabera, buletin ofizialean argitaratua izan osteko sei eta hamar hilabeteren bueltan pasako litzateke legea indarrean egotera.
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Naizenek I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du haur eta gazte transexualitateaz hitz egiteko. Egitaraua maiatzak 5 eta 6 artean egin dute eta hitzaldiz josia izan da. Eztabaida eta hausnarketa bateraturako "espazioak sortzeko" ezagutza arlo ugaritan espezializatutako 400... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
BAMBIk (Amurrio, 1999) diru bilketa abiatu du, bere trantsizio prozesuaren barruan, aurpegia feminizatzeko asmoz. Trans kolektiboaren egoeraren eta bere ibilbide artistikoaren inguruan mintzatu da.
Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek.