Gazteria, lana eta prekarietatea oinarri dituen txostena aurkeztu dute LABek eta Ernaik

  • Euskal Herriko gazteen prekarietate egoera aztertzea da txosten honen helburua, lan merkatuaren egoera aztertu eta honek gazteengan duen eraginean zentratuz. Langile kontraboterea oinarri, borrokarako tresna izateko nahia ere badute LAB eta Ernaiko kideek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 24an - 08:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Gazteok gure egunerokoan bizi dugun egoeraz hitz egin nahi dugu txostenean, egoera honen izaera eta ondorio kolektibo eta egiturazkoak aztertuz", azaldu dute txostenaren egileak diren LAB eta Ernaiko kideek. Modu indibidualizatuan aurre egiten dioten egoera baten dimentsio kolektiboa azaleratu nahi izan dute azken lan honekin. 

Lan baldintzen prekarizazioa ematen den testuinguruaren azterketa batekin ekin diote txostenari, Euskal herriko gazteen prekarietatearen argazki osatu batekin jarraituz, bizi dituzten egoera zehatzak ezaugarritzeko asmoz. 

Hala ere, lurraldetasunari dagokionez hainbat aipamen egin nahi izan dituzte. "Ez dira asko Euskal Herriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egiten diren azterketak", azaldu dute egileek; ondorioz, Hego Euskal Herriko errealitatea aztertu dute nagusiki. Aurrera begira, ordea, Euskal Herri osoa aintzat duen ikuspegia eskuratzeko bidean, lanean jarraituko dutela adierazi dute. 

"Azkenik, gazteon prekarietatearen aurka borrokatzearen beharrez eta garrantziaz arituko gara, bereziki lanaren eremuan", esan dute LAB eta Ernaiko kideek. Gazteek bizi duten esplotazioa eta prekarietatea gainditzeko, kapitalismoa suntsitzea beharrezkotzat jotzen dute, sozialismoaren eraikuntzan langile kontrabotereak berebiziko garrantzia duela gaineratuz.

Hemen eskuratu dezakezue "Gazteria, lana eta prekarietatea" txostena. 

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!