Gazteak eta indarkeria lotzen ditu bost albistetik batek

  • Nola hitz egiten dute hedabideek gazteez? Galdera hori argitu nahian Ia 700 albiste aztertu dituzte Mèdia.cat-en aurtengo urtekarian. Egindako ikerketaren arabera, aurreiritziak islatzen ditu askotan irudikapen mediatikoak. Hiru albisteetatik batek estigmaren bat ezartzen du gazteen gainean.


2021eko martxoaren 30an - 09:00
Etxeratze-aginduaren aurkako manifestazio bat urrian, Bartzelonan. Argazkia: RTVE

Media.cat-ek, Kataluniako Gazteriaren Kontseilu Nazionalarekin eta Bartzelonako Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean, "Gazteek Kataluniako prentsa digitalean duten tratamendu mediatikoaren azterketa (2020)" txostena egin du. Ondorio nagusiak Laura Navarrok jaso ditu Media.cat-ek argitaratu berri duen 2020ko urtekarian.

Txostenaren ondorio nagusia da segurtasun ezarekin lotutako albisteak direla nagusi gazteak aipatzean, eta horretaz hitz egiteko iturri nagusia erakunde publikoak direla (albisteen %44,5).  Eta horietako askotan Poliziatik ataratako edukiak dira, jakina, gazteekiko tratamendu negatiboarekin.

Hala, gazteekin lotutako albisteen herena segurtasun ezarekin lotutakoak dira (%35,5), beste %12 kultura eta aisialdiari buruzkoa da, %10,1ak okupazioaz dihardu, %9,8 hezkuntzaz eta %8,2 parte-hartzeaz. Albiste horien herenak (%34,5) gazteak estigmatizatzen ditu, txostenaren arabera. Ondorengoak dira arrazoi nagusiak: %60 gertakari biolentoak, %10% gaitasun sozialen gabezia, %6,7 drogen kontsumoa (alkohola barne) eta %5,4 arduragabe gidatzea.

Albisteek jasotzen duten gaztearen estereotipoa gizona da, espainiar nazionalitatekoa, 18 eta 25 urte artekoa, goi mailako ikasketak ditu eta ez du gizarte mugimenduetan parte hartzen.

Media.cat urtekaria, begirada kritikoa komunikabideen isilune eta zaratei

Gai interesgarri asko bildu dute aurtengo urtekarian, ondorengo erreportajeak besteak beste: Okupazioa: alarma faltsuen uda, Madrildik independentismoa higatzeko sei modu "sortzaile", Kultura segurua, ekosistema prekarioa, Hondamendi nuklearrak saihesten dituzten mekanismo ahaztuak, Emakumeak komunikabideetan kosifikatzeko sei modu, Pandemian erditzea: haurdunen eskubideen murrizketa edo Black Lives Matter mugimendutik kazetaritzak ikasi duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude