Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren ardura nagusia ere. Begirada horretan, ordea, ongi ari al gara?
Emunen azken urteotan hainbat udalerritan ikastetxeekin elkarlanean gazteentzat antolatutako soziolinguistika saioetan dihardugu. Hala, gazteekin lantzen ditugun soziolinguistika saioek erakutsi digute gaia konplexua dela, eta zenbait aurreiritziren aurka, gazteak ez direla hizkuntzarekiko utzikeriaz ari, hau da, ez diotela besterik gabe uko egiten euskaraz aritzeari.
Aitzitik, gazte askoren gogoan badago hizkuntzarekiko kezka, eta euskaraz ez jardutearen edo gaztelaniarako jauziaren atzean askotariko arrazoiak daudela ikusi dugu, hizkuntzaren egoera soziolinguistikoaren ezagutza faltatik hasita, bestelako faktore emozional eta sozialetaraino. Sarri esaten da gaur egun sare sozialetan zein aisialdian nagusitzen diren hizkuntza hegemonikoek eragin nabarmena daukatela gazteen zein ez hain gazteen bizimoduan eta hizkuntza ohituretan, baina, horrekin batera, erreparatu behar genieke harreman afektiboei, talde-presioaren eraginari, sozializazio eremuei, ditugun erreferente eta ereduei, hizkuntzen prestigioari edota hizkuntzen bueltan jasotako transmisio emozionalari, besteak beste. Hizkuntzaren inguruko jarrerek eta emozioek bete-betean eragiten dutelako hizkuntza baten edo bestearen aldeko hautua egiterakoan.
Gazteekin ordubeteko saioan elkarrizketari eustea ez da sarritan erraza, baina euren bizipenez hitz egiten hasten direnean, oro har, piztu egiten dira, gaiaz hitz egin nahi dute, entzunak eta ulertuak izan nahi dute
Are gehiago, gazte askok euskarari buruz hitz egiteko interesa izan badaukate, beraien ohiturei buruz, testuinguruari buruz edo identitate linguistikoari buruz, baina sarritan inguruneak ez die horiei buruz hitz egiteko aukera errazten eta tresnak behar dituzte kalitatezko elkarrizketak eduki ahal izateko. Gogoeta egiteko eta erabilera sustatzeko urrats zein espazio gehiago behar dituzte.
Gazteekin ordubeteko saioan elkarrizketari eustea ez da sarritan erraza, baina euren bizipenez hitz egiten hasten direnean, oro har, piztu egiten dira, gaiaz hitz egin nahi dute, entzunak eta ulertuak izan nahi dute. Aitzur lana da hori, galderak egiten dizkiegu, pixka bat barrurago sartzeko. Saiatu behar baitugu ulertzen, adibidez, 16 urte edukitzea zer den testuinguru bakoitzean, familian, ikasgelan, lagunartean, eta bestelako eremuetan. Bizipenak askotarikoak baitira, eta kontua ez da gaztea bere horretan onartzea eta kito, baizik eta galderen bidez gertatzen ari zaiona ulertu eta ondoren hizkuntza hautuak egiteko edota atxikimendu bat edo beste garatzeko dituen aukerak ere eskaintzea.
Hasieran esan bezala, gazteei erantzukizuna eskatzen zaie, baina erantzukizuna sentitzen badute, zer baliabide edo indar dute horri erantzuteko? Eta hori bera da helduoi ere gertatzen zaiguna. Zer dago euskaraz aritzeko lotsaren atzean? Zeintzuk dira zamak, zeintzuk zauriak? Euskaraz aritzeko eskatzen diegunean zer eskatzen diegu?
Ondorioz, ezinbestekoa da errealitate horren atzean dagoen konplexutasuna ulertzea, gazteei eurei hizkuntzarekiko dituzten bizipen, iritzi eta kezkei buruz galdetzea eta horren arabera, hizkuntza sustatzeko estrategia egokiak martxan jartzea.
Irakasle askok eskatzen digute: “Esaidazu zer esan behar diedan ikasleei euskaraz egiteko”. Euskara gazteentzat aukera erakargarri edota baliagarri bihurtzeko, haien beharrak, kezkak eta interesak entzun eta jasotzea funtsezkoa dela badiogu, gure ustez, helduok gazteei euskaraz egiteko eskatzetik harago, haiekin elkarrizketa errealistagoak, ausartagoak eta aberasgarriagoak eraikitzeko gai izan behar dugu. Izan ere, hizkuntza ohiturak aldatzeko, helduok gure buruari galderak egin behar dizkiogu: nola eraiki ditzakegu gazteekin elkarrizketa eragingarriak? Nola transmititu dezakegu hizkuntzaren garrantzia beren betaurrekoetatik?
Helburuak ezin du soilik izan orain eta hemen hizkuntza aldatzea, baizik eta erabakitzeko ahalmena eta indarra daukatenean erabakia errazago hartzeko baliabideak eskaintzea. Horrek erraztuko baitu gazteak hizkuntza mudantzarako jauzian seguruago sentitzea, euskara erabiltzen dutenean indartsuago sentitzea, eta modu progresiboan haien hizkuntza atxikimendua indartu, hizkuntza hautuan kontzientzia jarri eta euskararekiko dituzten bizipenak eta narratibak eraldatzen hastea.
Euskararen erabileraren erronkari aurre egiteko, ikuspegi eraldatzaileagoa behar dugu. Ez da nahikoa euskara ikasgela barruan ikastea edota hizkuntza modu formalean sustatzea; gazteen eguneroko bizimodura egokitzea beharrezkoa da; ikasgelatik kanpo erabiltzeko aukerak sortu behar dira, hezkuntza formalaren esparruan ez ezik, aisialdian, kalean eta gainerako gizarte eremutan presentzia bermatzea eta eragile lana egitea funtsezkoa baita.
Soziolinguistikak eta psikolinguistikak erakusten digute hizkuntza portaerak baldintzatzen dituzten faktoreak asko direla. Ondorioz, gazteekin eurekin batera hizkuntzaren alde soziolinguistikoa eta psikolinguisitikoa landu behar da, hau da, komeni zaigu hiztun komunitateak gaur egun duen egoera zein den ulertzea, eta aldi berean, gazteek hiztun gisa dituzten bizipenei ere leku egitea.
Etorkizunean gazteak euskaraz biziko badira, eta bide horretan helduok esku hartuko badugu, izan dadila, dagokigun arduratik, gazteak aktiboki entzuteko elkarlan esparruak eraikita.
Emun kooperatibako aholkulariak: Ainhoa Lasa Agirre, Eider Gurrutxaga Larrañaga, Mikel Pérez González, Naia Rodriguez Casado, Mikeldi Zeberio Loinaz, Miren Baranguan Yarza eta Igor Mujika Artano
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]