Gauzak zinez alda ditzagun


2022ko azaroaren 22an - 10:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alda, alokatzaileen defentsarako elkartea, orain dela bi urte sortu zen, eta epe labur horretan bere eraginkortasuna, eta, gero eta familia xume gehiagori begira laguntza aktiboa eta egunerokoan presentzia iraunkorra erakusten jakin du.

Alda-rekin, irabazten dugu
Pasa berri den urtea bakarrik kontuan hartzen badugu, Aldak 357 familia eta pertsona segitu eta lagundu ditu eta konpondu behar zituzten arazo eta injustizia gehienei aterabide bat atzeman die. Elkarteak, Baionako Cam de Prats eta Habas la plaine bezalako auzo herrikoietan, lehen herritar kolektiboak sortu ditu, eta talde horiek lehen garaipen kolektiboak lortzen hasiak dira.
Bere ekintzen eta kanpainen bidez, Aldak aitzinamendu orokorragoak erdietsi ditu, Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren egoera orokorrari begira eragin onuragarriak izanez. Lehenik, Euskal Hirigune Elkargoak onartu konpentsazio neurria, urte osoan tokiko herritarrei alokatzen zizkieten etxebizitzak osoki turismoari bideratzeko zegoen joera geldiaraztea lortu da. Bestalde, Ipar Euskal Herrirako alokatze kontratu iruzurtien kontrako borroka batzordearen sorrera ahalbidetu du. Batzorde horrek jadanik efektu eragozgarria du jabe eta higiezinen agentzia askoren jokamoldean.
Etxebizitza pribatuak eta sozialak, guztiak elkar lotuak
Alda alokatzaileen defentsan diharduten elkarteen artean bakarra da Se loger au pays – Herrian bizi plataforman parte hartu eta aktibo dena. Plataformak azken 25 urteotan Estatu frantsesari begira egin den etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaldi jendetsuena antolatu du 2021eko azaroaren 20an. Eta, horri esker urrats berri zenbait lortzeko bidea ireki da: Estatu ordezkaria den Prefetak Euskal Hirigune Elkargoaren hautagaitza sustengatzeko engaiamendua hartu du alokairuen mugatze indartuen dispositiboan sartzeko; Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren tokiko gidaritza batzordearen sorrera, besteak beste etxebizitza-sozialen ekoizpena nola garatzen eta errazten den ikusteko balioko duena.
 
Haatik, etxebizitza sozialetako alokatzaileak behar bezala defendatu nahi baditugu ezinbestekoa da, Ipar Euskal Herriko lurraren eta etxebizitzaren krisi orokorrari aurre egitea. Ez bagara eremu pribatuan dagoen espekulazioaren aurka borrokatzen, izan dadin lurraren edo etxebizitzaren arloan, ondorio zuzenak izanen ditu arlo sozialean, etxebizitza sozialak kudeatzen dituzten HSA, Office 64, COL eta mota bereko beste egituretan etxebizitza sozialak ekoizteko zailagoa eta garestiagoa baizaie.
 
Ondorioa: etxebizitza soziala gutxiago geratzen dira, gure seme-alabentzat baina baita guretzat ere, biziak eraginda familia aldaketen ondorioz parke sozialean etxebizitza txikiago bat eskatzen dugularik ez baita etxerik eskuragarri. Eta espekulazio pribatuari loturiko etxebizitza sozialen ekoizpen kostu gehigarriak, eraikuntza kostuen bat-bateko emendatzeak, jabe sozialen finantza baliabideak murriztuko ditu. Horrenbestez, gure auzo eta gure etxebizitza sozial eraikinen zaharberritze edo berritze gutiago izanen dira, haien mantentze-lanetarako eta beharrezko ekipamendu kolektiboendako baliabide gutiagorekin.
Oraindik ere eraginkorrago alokatzaile guzientzat
Agerikoa da, etxebizitza sozialen alokatzaileek gaur egun, bi gauza behar dituzte:
1) Elkarte aktiboa, zinez egunerokoan presente dagoena, Alda den bezala. Azken honek 450 bat kide motibatu eta dinamiko biltzen ditu – kopurua egunero emendatzen doa –35.000 ale dituen jendarte herrikoietako hiru hilabetekaria banatzen du, herritarrak ekintzaile bilakarazten ditu, mobilizazioak indartzen ditu eta biztanle kolektiboak antolatzen laguntzen ditu, beren etxebizitza sozialen eremuan auzoaren bizia hobetzeko laguntza ekarriz.
2) eremu sozialeko eta eremu pribatuko etxebizitzen alokatzaile edo jabe ttipientzat ere, hots denentzat ondorioak dituen eta ukanen dituen gaur egungo lurra eta etxebizitzaren krisia meneratzeko borrokatzen den elkarte aktiboa.  
 
Etxebizitza sozialen hauteskunde hauetan, Aldaren alde bozkatuz, hainbat batzorde, instantzietan, informazio iturri nagusietan parte hartzen ahalko du gaur egun ez bezala. Horri esker, Aldaren lana eraginkorragoa izanen da eta gero eta borroka gehiago irabazten ahalko ditu Ipar Euskal Herriko alokatzaile guztien onerako... bai eta gure haurren onerako.
 
Azaroaren 16tik 30a arte, zinez aldatzeko, bozka Alda!
 
Rama Cristofoli, Isabelle Marticorena, Yusuf Polat, Carole Sermet, HSAko alokatzaileak; Moussa Cissokho, Corinne Manso, Nicolas Igier, Office 64ko alokatzaileak; Aldaren hautagaiak etxebizitza sozialen alokatzaileen hauteskundeetarako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Eguneraketa berriak daude