Ostegun eguerdian Gasteizko Zentro Sozialista desalojatzen hasi dira ertzainak, Laboral Kutxaren aginduz. Arabako hiriburuko Dato kalean dagoen egoitzara pertsona bat lotu da goizean, eta hari babesa ematen ari zirenen kontra oldartu da Ertzaintza.
Tentsio uneak Gasteizen Dato kalean. Zentro Sozialista deslojatzeko agindua eman du Laboral Kutxak ostegun honetan 13:15etan, aurreikusita zegoen bezala. Zentroa husteko operazio poliziala abiatu du Ertzaintzak eta eguerdian izandako oldarraldietan hainbat pertsona identifikatu –EFE agentziaren eta EiTBren arabera bederatzi lirateke– eta gutxienez gazte bat atzeman du. Zaurituak ere izan dira poliziaren golpe eta bultzakaden ondorioz.
Gedar kazetak azaldu duenez, gutxienez hiru lagunek ospitalera joan behar izan dute eta Ertzaintza rotaflexak eta mailuak erabiliz sartu da egoitzara. Tentsio une nabarmenak izan dira, baina hasierako oldarraldiaren ostean gazteek aurrera egin dute berriz ere.
Ertzainek kargatu ostean, jendeak aurrera egin du berriz, "Zentro Sozialista aurrera" oihu artean. pic.twitter.com/ubopDLP85c
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Goizean, pertsona bat egoitzaren erakinera lotu da, desalojoagatik protesta egiteko eta ertzainek haren inguru hesitu dute. Berriako kazetari Unai Etxenausiak jaso duenez, une horretan jendea kateatu den lagunari babesa ematera gerturatu da eta Ertzaintza oldartu egin zaie.
Jendetza gerturatu da kateatu den pertsonari babesa eskaintzera. Ertzaintza iritsi denean, bertaratutakoak indarrez kanporatu eta eraikina inguratu dute@berria
— Unai Etxenausia (@EtxenausiaUnai) January 13, 2022
Hala Bediren arabera, jendea bultzaka eta kolpeka eraman dute General Alava kaleraino eta hainbat mehatxu egin diete, errepidea moztuz gero salatu egingo dituztela.
Ireki du atea dagoeneko serrailagileak, desalojoa 13:15etan aurreikusia zegoen arren. Protestan dauden pertsonen aurka oldartu dira ertzainak. pic.twitter.com/nMhEqwZoTk
— Hala Bedi (@halabedi) January 13, 2022
Abenduaren 28an jakinarazi zuten Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak, Laboral Kutxak uko egin ziola negoziatzeari, Dato kalean duen egoitzan sorturiko Zentro Sozialistaren inguruan: "Desalojoarekin jarraitzeko hautua hartu du". Espazio, politiko, sozial eta kultural gisa aldarrikatu dute zentroa eta bertan egindako ekintza anitzak gogorarazi.
Gasteizko Kontseilu Sozialistaren esanetan operazioan Ertzaintzak dron bat ere erabili du: "Gaur garaitu egin gaituzte, baina zentroen beharra agerikoa da eta horregatik antolatzen jarraituko dugu", azaldu du erakunde horretako ordezkari batek sare sozialetan zabalduriko bideoan. Arratsaldeko 18:30ean manifestazioa deitu dute Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]
Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]
Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]