Gasteizko Okupazio Mugimenduak Maravillas Gaztetxearen aldeko mobilizazioak iragarri ditu

  • Errekaleor Bizirik, Sumendi, Auzolana Pilotalekua, GES, Gasteizko Gaztetxea, Talka eta Birjabetze Kolektiboa eragileek ohar bateratua kaleratu dute Iruñeko Maravillas Gaztetxeko desalojoa salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 15an - 08:30
Desalojoaren uneetako bat. Argazkia: @halabedi

Iruñeko Maravillas Gaztetxearen aurkako desalojoaren aurrean, erasoaren larritasuna ikusirik, Gasteizko Okupazio Mugimenduko kolektibo guztiek, bere aniztasun eta osotasunean, ohar bat kaleratzea erabaki dute. Eragile horiek Errekaleor Bizirik, Sumendi, Auzolana Pilotalekua, GES, Gasteizko Gaztetxea, Talka eta Birjabetze Kolektiboa dira.

“Botereak ezin ditu herriaren kontrolpean dauden guneak onartu. Aberastasun pilaketa etengabearen aurka altxatu ditugun Gaztetxe, etxebizitza, aisialdi espazioak… elkarzaintza eta elkartasun uharteak dira miseria kapitalistan. Horregatik ezinbestean bultzatu nahi gaituzte beraien joko arauen barruan sartzera eta jokatzera“, salatu dute. Eta galdera bat luzatu dute: “Ados gaude, oso arriskutsuak dira gure espazioak; baina norentzat?”.

Zentzu honetan, Maravillasek Nafarroako “aldaketaren mugak” seinalatzen dituelako kendu nahi izan dutela uste dute, baina Iruñeko Alde Zaharrak erakutsitako “erresistentzia eredugarriak” bideak irekiko dituelakoan daude eragileak.

Okupazio Mugimenduaren esanetan, “ezin ditugu Iruñeko lagunak bakarrik utzi, elkarrekin indartsuagoak garelako”.

Hori dela eta, Gasteizko herritar guztiei datozen egunetako ekimenetan parte hartzeko deia luzatu diete:

  • Asteazkena 16: 13:00etan kontzentrazioa Aularioan (Gasteizko Kanpusa).
  • Ostirala 18: 19:00etan Kazerolada Andra Mari Zuriaren plazatik.
  • Larunbata 19: 15:00etan Autobusa Iruñera. Tiketak Hala Bedi Tabernan 8 euroren truke eskuragai.

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude